EREIN

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus

Krimena eta zigorra

Krimena eta zigorra

Fiodor Dostoievski

Itzultzailea: Uharte Zubillaga, Aroa

Bilduma: Literatura Unibertsala, 195

Formatua: 16 x 24 mm

Orrialdeak: 600

Koadernaketa: Paper-azala

Erabilgarritasuna: Ez erabilgarria

Katalogoan zein egoeretan dagoen: Argitara bidean

Paperezko edizioaren argitalpen data: 2026-11-05

ISBN paperezko edizioa: 978-84-1093-113-8

Materia: Helduentzako literatura

Imprimir

ZATI BAT IRAKURRI

PDF formatuan

DESKARGAK

9788410931138

EROSKETA AUKERAK

Paperezko edizioa Laguntza

Salmenta prezioa

23,00 €

Bidalketa gastuak ez daude barne

Stock-ik gabe
Erabilgarritasuna kontsultatu

itxi

Bidalketa gastuak

  • Euskal Herria + Penintsula (Portugal kanpo): 4,50 € (95 €-tik gorako erosketak, bidalketa gastuak dohainik).
  • Balear eta Kanariar Uharteak, Ceuta, Melilla eta munduko gainerako lurraldeak: Erein argitaletxearekin harremanetan jarri erein@erein.eus, helbide elektronikoan edo bezeroaren arretarako telefonoan +34 943 21 83 00.
itxi

Paperezko edizioa

Paperezko edizioaren erosketa.

Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.

itxi

Edizio digitala

Argitalpen digitalaren erosketa (liburu elektronikoa edo eBook)

Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.

Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.

Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.

Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:

  • Apple irakurgailu guztiekin (iPhone, iPad eta iPod touch).
  • Google-eko Android sistema operatiboa duten irakurgailuekin (esaterako, Samsung Galaxy S II edo Samsung Galaxy Tab).
  • Adobe DRMarekin bateragarri, eta baita ere, eReaders bezala ezagunak diren, tinta elektronikoko irakurgailu guztiekin. Adibidez, Sony, Grammata, Movistar BQ, Kobo, leqtor, Nook... etxekoak.

Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.

Krimena eta zigorra ez da soilik hilketa baten inguruan eraikitako nobela bat; giza kontzientziaren sakonenetara egindako bidaia da. Rodion Raskolnikov gazteak egindako krimen batek abiarazten du kontakizuna, baina Dostoievskiren benetako interesa ez dago gertakarian bertan, haren ondorio moral, psikologiko eta sozialetan baizik. XIX. mendeko San Petersburgoren giro ilun eta nahasian kokatua, nobelak pobrezia, desberdintasuna, boterea, kulpa eta salbazioaren aukerak aztertzen ditu. Aldi berean, garaiko Errusiaren erretratu zorrotza eskaintzen du, feudalismotik kapitalismorako trantsizioak sortutako zauriak eta gizabanakoaren bakardadea agerian utziz.

Literaturaren historiako maisulan handienetako bat da. Dostoievskik aparteko indarrez eraikitzen ditu pertsonaiak, haien ahotsak, kontraesanak eta barne-borrokak. Horregatik da Krimena eta zigorra irakurle bakoitzari modu desberdinean hitz egiteko gai den obra bat: nobela psikologikoa, dilema etikoen azterketa, kritika soziala edo tragedia moderno bat izan daiteke aldi berean. Bere galderak ez dira zahartu; aitzitik, gaur egun ere indar berarekin interpelatzen gaituzte, justiziaren, indarkeriaren eta giza duintasunaren inguruko eztabaidak piztuz. Horregatik jarraitzen du, argitaratu eta mende eta erdi baino gehiago igaro ondoren, ezinbesteko irakurgaia izaten.

Maisulan hau euskaraz irakurri ahal izatea kultur ondasun handia da gure hizkuntzarentzat. Dostoievskiren estilo berezia, ahotsen polifonia eta pertsonaien konplexutasuna euskarara ekartzeak aukera ematen digu euskal irakurleoi munduko literaturaren gailurretako bat gure hizkuntzan gozatzeko.

Fiodor Dostoievski

Fiodor Dostoievski

Fiodor Mikhailovitx Dostoievski 
Mosku, 1821 – San Petersburgo, 1881 
Errusiar idazlea izan zen. Haurtzaroa familiagiro zurrunean igarota, San Petersburgon egin zituen ikasketak, eta han hasi zuen bere ibilbidea idazle gisa. Lehenbiziko idazlanekin arrakasta koxkor bat lortu orduko, atxilotu egin zuten jarduera iraultzaileak egotzita, eta heriotza zigorrera kondenatu. Azkeneko momentuan libratu zen exekuziotik, eta, ordainetan, hainbat urte igaro behar izan zituen gatibu-lanetan, Siberian. Anaiaren, lehenbiziko emaztearen, eta bi seme-alaben galerak nozitu zituen. Osasun arazoengatik ere sufritu zuen, epilepsia-atakeak izaten baitzituen. Jokoaren mende erori eta dena galdu zuen, behin baino gehiagotan. Zorrek eta hartzekodunek presionatuta, denboraren kontra idatzi zituen lanik gehienak, «izpirituzko lasaitasunik gabe», berak esan bezala. Hala ere, errusiar literaturaren gailurtzat hartzen diren zenbait obra goren utzi zituen idatzirik, hala nola, Krimena eta zigorra (1866), Ergela (1868) eta Karamazov anaiak (1880). Euskaraz irakur daitezke Jokalaria (1866) eta Lurpeko ezkutuan idatziak (1864).

Informazio gehiago

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

Unión Europea