
EREIN Argitaletxea
Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus
Bilduma: Lekuko, 6
Formatua: 140 x 225 mm
Orrialdeak: 300
Koadernaketa: Paper-azala
Erabilgarritasuna: Erabilgarria
Argitalpen data: 2016-04-20
Edizio digitalaren argitalpen data: 2017-01-13
Edizio digitalaren formatua: EPUB
ISBN-a: 978-84-9109-088-5
ISBN digitala (ePUB): 978-84-9109-136-3
Materia: Helduentzako literatura
DESKARGAK
Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.
Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.
Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.
Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.
Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:
Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.
“ETAtik irteteko ausartago behar da izan ETAn sartzeko baino”. “Aitortu beharko da gertatutakoak ez zuela gertatu behar, bidegabea izan dela”. Hauek dira irakurleak liburu honetan aurkituko dituen esaldietako batzuk. ETAko preso disidenteek esandakoak dira, eta beren iraganeko ekintzak kritikatuz argi uzten dute liburu honetan beren autokritika sakona dela, jabetzen direla biktimengan eta euskal gizartean eragin zuten minaz, eta garbi erakusten dute zer konplexua izan den militatu zuten talde armatuarekin haustea eta bake giroan gizartea eraikitzeko aukerari leihoak zabaltzea.
Hogeita hamarren bat preso dira organizazio armatutik askatu eta indarkeria baztertu zutenak, gainera ETAren eta bereziki beren ekintzek eragin zuten min bidegabea aitortu eta biktimen erreparazioa onartu dute. Zutabe sendo hauen gainean eraikitako konpromiso pertsonalen dinamika honi deitu zaio “Langraiz bidea” eta beraren ondorioz, indarkeriaren bukaera prozesuan eredu edo erreferentzia bilakatu dira Euskadin. Erreferentzia izan dira, halaber, indarkeriazko aro luzean hondatutako elkarbizitza berreraikitzeko bidean.
Espetxeratuta egotetik datozen zailtasunak begien bistakoak dira, eta beren urrats ausart horrek eragin zuen jazarpenak eta gizarte estigmatizazioak nabarmendu egin zuten kolektibo honek zeuzkan eragozpenak inkomunikazioaren burdin barrak hautsi eta gizartearen aurrean nork bere ahoz edo eskuz bere autokritika plazaratzeko, indarkeriarekin hausteko arrazoiak eta bideak adieraziz eta bake eta adiskidetze egoera berriarekiko konpromisoa azalduz. Liburu honek burdin barra horiek puskatu nahi ditu eta herriari erakutsi Langraizen azken aurreko geltokia izan zuten protagonisten aurpegia.

Gernika-Lumon jaio zen 1967an eta handik hurbil bizi da gaur egun. Gautegiz-Arteagan. Informazio Zientzietan lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean. Kazetaria da ikasketaz eta lanbidez, komunikabide idatzi nahiz ikus-entzunezkoetan hainbat lan egindakoa. “Deia” egunkarian dihardu kazetari lanetan 2003tik gaurdaino, Politika arloan. Aurretik, “Euskaldunon Egunkaria” eta “El Correo” kazetetan ere ibilia da, eta baita telebistarako zenbait saio, dokumental, eta telesailetako gidoigintzan ere. Imanol Murua Uriarekin batera Su-etena Belfasten kronika liburua idatzi zuen 1996an Susa argitaletxearen eskutik, Ipar Irlandako bake prozesuari buruzko hainbat kronika biltzen zituena. Handik bi urtera, Kennedy idatzi zuen (Elkar, 2000), John Fitzgerald Kennedy Amerikako Estatu Batuetako presidente izan zenari buruzko biografia.
Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311
Liburuaren, Komikiaren eta Irakurketaren Zuzendaritza Nagusiak finantzatutako proiektua, Kultura Ministerioa