EREIN

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus

Larrua

Larrua

Curzio Malaparte

Itzultzailea: Vazquez Roson, Jose Ramon

Bilduma: Literatura Unibertsala, 167

Formatua: 130 x 195 mm

Orrialdeak: 432

Koadernaketa: Paper-azala

Erabilgarritasuna: Erabilgarria

Argitalpen data: 2016-01-22

ISBN-a: 978-84-9746-900-5

Materia: Helduentzako literatura

Imprimir

ZATI BAT IRAKURRI

Online Kontsultatu PDF formatuan

itxi

Liburuari buruzko prentsa aipuak

DESKARGAK

EROSKETA AUKERAK

Paperezko edizioa Laguntza

19,00 €

Bidalketa gastuak ez daude barne

itxi

Bidalketa gastuak

  • Euskal Herria + Penintsula (Portugal kanpo): 4,50 € (95 €-tik gorako erosketak, bidalketa gastuak dohainik).
  • Balear eta Kanariar Uharteak, Ceuta, Melilla eta munduko gainerako lurraldeak: Erein argitaletxearekin harremanetan jarri erein@erein.eus, helbide elektronikoan edo bezeroaren arretarako telefonoan +34 943 21 83 00.
itxi

Paperezko edizioa

Paperezko edizioaren erosketa.

Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.

itxi

Edizio digitala

Argitalpen digitalaren erosketa (liburu elektronikoa edo eBook)

Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.

Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.

Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.

Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:

  • Apple irakurgailu guztiekin (iPhone, iPad eta iPod touch).
  • Google-eko Android sistema operatiboa duten irakurgailuekin (esaterako, Samsung Galaxy S II edo Samsung Galaxy Tab).
  • Adobe DRMarekin bateragarri, eta baita ere, eReaders bezala ezagunak diren, tinta elektronikoko irakurgailu guztiekin. Adibidez, Sony, Grammata, Movistar BQ, Kobo, leqtor, Nook... etxekoak.

Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.

Malapartek gerraren izurriari eskaini zizkion hiru liburuetatik bigarrena, Larrua, gerraondoko lehen urteetan idatzia, 1949an agertu zen Italian, eta hurrengo urtean, Frantzian. "Ez da gerrateko Europaz ariko, ezbada gerraondokoaz. Krudeltasunik gabe egongo ez bada ere, ez da Kaputt bezain krudela izango; aitzitik, jostagarriagoa izango da, izugarri bezain alaigarri izango delako" idatzi zuen Malapartek, Larruaz ari zela. Aliatuek askatu/ okupatutako Napoliri buruzko kronika eleberri gisa kontatu honek polemika arras bortitza eta gaitzespenik garratzenak sortu zituen Italian, argitara atera zenean: Eliza Katolikoak liburu debekatuen indixean sartu zuen; eta hainbat italiar ospetsuk, antipatriotiko eta moralgabea iritzirik, gogorki kritikatu zuen. Geroago ere eleberriak kritika latzak eta laudorio sutsuak jaso ditu. Batzuen iritzian, Malaparte "xaboi burbuila terroristen egilea" da; beste batzuek, aldiz, XX. mendeko literatur lan onenen artean sartu ez ezik, XX. mendea hobekienik irudikatzen duen eleberria dela uste dute. 

Bideoak

Irudiak eta argazkiak

Curzio Malaparte

Curzio Malaparte

CURZIO MALAPARTE (benetako izena, Kurt Erich Suckert) Toscanako Praton jaio zen 1898an. Lehen Mundu Gerran alemanen aurka borrokatua, 1922an Alderdi Nazional Faxistan sartua, hainbat aldizkari politiko-literarioren sortzailea, Corriere della sera eta Tempo agerkarien artikulugilea eta, Bigarren Mundu Gerran, gerra berriemailea hainbat frontetan, liburu asko eta askotarikoen idazle izan zen. 1921ean idatzi zuen bere lehen liburua: Viva Caporetto! (La rivolta dei santi maledetti, 1923); eta geroago, besteak beste, Technique du coup d'etat (1931), Fughe in prigione (1936), Sangue (1937), Donna come me (1940), Il Volga nasce in Europa (1943), Il sole è cieco (1947), Kaputt (1944), eta orain esku artean duzun eleberri hau, Larrua (1949). Bigarren Mundu Gerraren ondoren Parisera aldatu eta antzerki lanak moldatu zituen. Maledetti toscani (1956) izan zen bizi zelarik argitara zuen azken liburua. Erroman hil zen 1957an.
 

ITZULTZAILEA:

  • JOSE RAMON VAZQUEZ (Barakaldo, 1968). Euskal filologian lizentziaduna. Irakaslea, lanbidez. Literatura Unibertsala bilduma honetan, Herman Melvilleren Benito Cereno kontakizuna eta Billy Budd eleberri laburra ere euskaratu ditu.

 

Informazio gehiago

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

EREIN atxikita dago

dilve  Euskara eta euskal kultura interneten

Jarrai iezaguzu