EREIN

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus

Malen labirinto madarikatuan

Malen labirinto madarikatuan

Joxerra Garzia

Adin gomendatua: 12-16 urte

Bilduma: Perzebal, 35

Formatua: 130 x 205 mm

Orrialdeak: 88

Koadernaketa: Paper-azala

Erabilgarritasuna: Erabilgarria

Paperezko edizioaren argitalpen data: 2018-03-26

Edizio digitalaren argitalpen data: 2018-05-02

Edizio digitalaren formatua: EPUB

ISBN paperezko edizioa: 978-84-9109-210-0

ISBN digitala (ePUB): 978-84-9109-278-0

Materia: Gazte literatura

Imprimir

ZATI BAT IRAKURRI

Online Kontsultatu PDF formatuan

DESKARGAK

EROSKETA AUKERAK

Paperezko edizioa Laguntza

11,00 €

Bidalketa gastuak ez daude barne

itxi

Bidalketa gastuak

  • Euskal Herria + Penintsula (Portugal kanpo): 4,50 € (95 €-tik gorako erosketak, bidalketa gastuak dohainik).
  • Balear eta Kanariar Uharteak, Ceuta, Melilla eta munduko gainerako lurraldeak: Erein argitaletxearekin harremanetan jarri erein@erein.eus, helbide elektronikoan edo bezeroaren arretarako telefonoan +34 943 21 83 00.
itxi

Paperezko edizioa

Paperezko edizioaren erosketa.

Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.

Edizio digitala Laguntza

6,25 €

itxi

Edizio digitala

Argitalpen digitalaren erosketa (liburu elektronikoa edo eBook)

Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.

Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.

Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.

Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:

  • Apple irakurgailu guztiekin (iPhone, iPad eta iPod touch).
  • Google-eko Android sistema operatiboa duten irakurgailuekin (esaterako, Samsung Galaxy S II edo Samsung Galaxy Tab).
  • Adobe DRMarekin bateragarri, eta baita ere, eReaders bezala ezagunak diren, tinta elektronikoko irakurgailu guztiekin. Adibidez, Sony, Grammata, Movistar BQ, Kobo, leqtor, Nook... etxekoak.

Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.

Labirintoa zen, duela gutxi arte, Igeldoko Jolas Parkeko atrakziorik arrakastatsuena. Gero, zurrumurrua zabaldu zen, Donostian desagertu ziren pertsona batzuk hantxe galdu ote ziren, labirintoan sartu eta ez zirela handik sekula atera, madarikatua zegoela labirinto hura, erokeria zela han sartzea... Egun batean, kalean asper-asper eginda daudela, Igeldora igo eta labirintoan sartzea proposatu die Malenek lagunei. Inork ez du horrelakorik nahi, jakina, baina Malen burugogorra da, oso, eta bera bakarrik joatea erabaki du. Han barruan, hainbat pertsonaia bitxirekin egingo du topo, eta lanak izango ditu irteera aurkitzeko... Malenen ibilera eta abelera horien guztien berri, jolas parkean umeak garraiatzen aritutako pottoka zahar baten ahotik jakingo du irakurleak, berak kontatzen baitu Malen eta labirinto madarikatuaren kondaira.

Bideoak

Joxerra Garzia

Joxerra Garzia

Joxerra Garzia Garmendia (Legazpi, 1953ko apirilak 14). Ofizioz, irakasle eta kazetari aritua: Arrasate eta Tolosako ikastoletan, Euskal Herriko Unibertsitatean, Euskadi Irratian (Sorgin Afaria) eta Euskal Telebistan (Hitzetik Hortzera sortu eta aurkeztu), besteak beste. Afizioa, berriz, idaztea izan du beti. Malenen kondaira honekin Bapore Saria irabazi zuen 1985ean. Geroztik, genero bat baino gehiago jorratu du: gazte narrazioa (Gau bat gauekoen artean eta Tunelaz bestalde), poesia, metaforismoak, saiakera... Hainbat literatur sari jaso ditu: Irun Hiria eta Espainiako kritikarena poesian, Donostia Hiria narrazioan, Baporea (bi aldiz), gazte narrazioan. Euskal Idazleen Elkarteko lehendakari izan zen, 1993tik 1997ra. Gipuzkoako Foru Aldundiak Abadia Saria eman zion 2009an, euskararen alde egindako lanarengatik.

Informazio gehiago

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

EREIN atxikita dago

dilve  Euskara eta euskal kultura interneten

Jarrai iezaguzu