
EREIN Argitaletxea
Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus
Itzultzailea: Etxebarria Ariznabarreta, Monika
Bilduma: Literatura Unibertsala, 155
Formatua: 130 x 195 mm
Orrialdeak: 280
Koadernaketa: Paper-azala
Erabilgarritasuna: Erabilgarria
Argitalpen data: 2013-01-22
Edizio digitalaren formatua: EPUB
ISBN-a: 978-84-9746-783-4
ISBN digitala (ePUB): 978-84-9746-908-1
Materia: Helduentzako literatura
DESKARGAK
Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.
Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.
Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.
Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.
Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:
Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.
Meaulnes handia frantsesezko eleberri irakurrienetakoa da (1913az geroztik 5 miliotik gora ale saldu dira poltsikoko edizioan), klasiko bihurtua. Ehunka nerabe identifikatu dira heroi idealista, zoritxarreko eta abenturazale horrekin, eta harekin amets egin. Oroimenean gorde dituzte herriko eskolako eszenak, gaztelu miresgarri baten aurkikuntza edo neska maitatuaren agerpena eta galera.
Baina liburua irakurterreza bada ere, eta maiz gazteentzako irakurgai gisa gomendatzen den arren, horrek ez du ezertan mugatu lanaren irakurle mota, eta ez da inola ere oztopo irakurketa konplexuago baterako. Nagusiki nerabe
batek nerabeentzat idatzitako nerabe historia bat bada ere, baditu hainbat elementu edo alderdi eleberrigintzaren joera garrantzitsuekin lotzen dutenak.

Alain-Fournier (1886-1914). Henri-Alban Fournier idazle frantsesak erabili zuen erdi-izengoitia da Alain-Fournier. La Chapelle-D’Angillon herrixkan jaio zen, eta Lehen Mundu Gerran hil zen, Lorraineko frontean, hogeita zortzi urte zituela eta Meaulnes handia argitaratu eta handik hamar hilabetera.
Nobela bakarraren idazle honek Parisko Voltaire lizeoan egin zituen bigarren hezkuntzako ikasketak. Letretako goi-mailako ikasketak egin zituen, eta Louis-le-Grand lizeoan prestatu zen École Normale Supérieuren sartzeko.
Hemezortzi urte zituela, neska eder bat ezagutu zuen: Yvonne de Quiévrecourt (1885-1964). Baina amodio ezinezko bat zen; izan ere, Yvonne hurrengo urtean ezkondu zen itsas armadako mediku batekin. Topaketa labur horrek, ordea, erabat markatu zuen Alain-Fournierren bizitza, eta neska hori izango zuen inspirazio iturri Meaulnes handia nobelako Yvonne de Galais pertsonaia nagusietako bat sortzean.
Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311
Liburuaren, Komikiaren eta Irakurketaren Zuzendaritza Nagusiak finantzatutako proiektua, Kultura Ministerioa