EREIN

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus

Nora noa?

Nora noa?

Joxemari Iturralde

Bilduma: Narratiba, 36

Formatua: 130 x 205 mm

Orrialdeak: 136

Koadernaketa: Paper-azala

Erabilgarritasuna: Erabilgarria

Paperezko edizioaren argitalpen data: 2001-06-11

ISBN paperezko edizioa: 978-84-7568-970-8

Materia: Helduentzako literatura

Imprimir

DESKARGAK

EROSKETA AUKERAK

Paperezko edizioa Laguntza

Salmenta prezioa

13,50 €

Bidalketa gastuak ez daude barne

itxi

Bidalketa gastuak

  • Euskal Herria + Penintsula (Portugal kanpo): 4,50 € (95 €-tik gorako erosketak, bidalketa gastuak dohainik).
  • Balear eta Kanariar Uharteak, Ceuta, Melilla eta munduko gainerako lurraldeak: Erein argitaletxearekin harremanetan jarri erein@erein.eus, helbide elektronikoan edo bezeroaren arretarako telefonoan +34 943 21 83 00.
itxi

Paperezko edizioa

Paperezko edizioaren erosketa.

Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.

itxi

Edizio digitala

Argitalpen digitalaren erosketa (liburu elektronikoa edo eBook)

Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.

Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.

Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.

Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:

  • Apple irakurgailu guztiekin (iPhone, iPad eta iPod touch).
  • Google-eko Android sistema operatiboa duten irakurgailuekin (esaterako, Samsung Galaxy S II edo Samsung Galaxy Tab).
  • Adobe DRMarekin bateragarri, eta baita ere, eReaders bezala ezagunak diren, tinta elektronikoko irakurgailu guztiekin. Adibidez, Sony, Grammata, Movistar BQ, Kobo, leqtor, Nook... etxekoak.

Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.

NORA NOA? Ipuin bilduma honek zerikusi zuzena du Joxemari Iturraldek ipuingintzaren esparruan ibilitako norabidearekin. Aspaldiko Dudular (1983) ipuin liburuaren ondoren Pic-nic zuen arbasoekin (1985) ipuin liburua argitaratu zuen egileak. Harrezkero eleberriak eta haur eta gazte literaturara emana ezagutu du irakurleak. Baina ez bete-betean, nonbait; izan ere, beti gorde du Iturraldek ipuinen munduarekiko errespetu eta miresmen ezkutaezina. Horren frogarik ederrenak dira antologia pertsonal honek bildu dituen ipuin berriak. Egilearen iragana eta gaur-gaurkoa eskaintzen baitizkigu azken ipuin liburu honek. Egilearen iraganeko ipuin munduan adiskidetasunak eta bidaiak lehentasuna bazuten, azkeneko lanetan maitasuna, sexu-harremanak eta umorea dira nagusi. Hauxe da Ene Ixabel maiteari gutunean darabilen tonua: Bai, Ixabel; zu bazatoz dena izango da zuretzat, eta zatitxoa besterik ez Carlosentzat. Lau ginateke horrela, butano banatzailea helduko balitz. Gaur etortzekotan da. Bai gizon traketsa! Hark dioenez, ez omen dago butanoa baino ezer egokiagorik etxaldea berotzeko; ezta bere oratze desonestoak (halaxe baitio) baino deus hoberik ere bizitza bakar bateko emakume bakartia punturik onenean prest ipintzeko. Lau aldiz entzuten badut sarrerako txirrina, bera bide da, eta agian altxatuko diot nire gazteluko atalaga, bere zama astuna deskarga dezan.

Joxemari Iturralde

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

Liburuaren, Komikiaren eta Irakurketaren Zuzendaritza Nagusiak finantzatutako proiektua, Kultura Ministerioa

Unión Europea