
EREIN Argitaletxea
Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus
Ilustratzailea: Ivan Landa
Adin gomendatua: 8-12 urte
Bilduma: Niko eta amona intergalaktikoa, 2
Formatua: 155 x 215 mm
Orrialdeak: 112
Koadernaketa: Paper-azala
Erabilgarritasuna: Erabilgarria
Paperezko edizioaren argitalpen data: 2026-03-16
ISBN paperezko edizioa: 978-84-1093-091-9
Materia: Haur literatura
DESKARGAK
Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.
Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.
Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.
Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.
Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:
Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.
Emergentzia larria dago Arezabal planetan! Zergatik? Bere PIRAMIDE HEGALARIAK ziplo erori direlako lurrera!!!
Baina hori ez da dena. Bertan bizi den KAKALARDO-ZIBILIZAZIOAk bere hurrengo belaunaldiko arrautzak piramide horien barruan gordetzen ditu! Eta DESASTREA izango litzateke Urgarden ibaiaren urteroko goraldiak hondatuko balitu.
Misio berri honetan LAGUN AHAZTEZINAK ezagutuko dituzu. Baina, batez ere, zu ere AGENTE INTERGALAKTIKO bihurtu eta unibertsoa BERE ONERA ekartzeko gai izango zara.
Arezabal salbatzen lagunduko diguzu?

Abel Amutxategi (Bilbo, 1978) umorean espezializatutako euskal idazlea da. Estilo bizia eta ironia zorrotza dira bere lanen ezaugarri nagusiak, bai umeentzako idazten duenean, eta baita helduentzako umore fantastikozko bere eleberrietan ere.
2014an argitaratu zuen Ereinen bere lehenengo liburua, Berbontzi izeneko ipuina (2014). Harrezkero, gaztelaniaz idazten ibili da gehienbat, publiko heterogeneo batentzat istorioak sortuz.
Umeentzako, Cuentos a tumba abierta (2020) eta Cuentos cortos para lavarse los dientes (2021) ipuin-bildumak kaleratu ditu; eta helduentzako, berriz, Su muerte, gracias (2021) edo El puente de los perros suicidas (2023) izenburuko satirak.
Bere lan literarioaz gain, azpimarratzekoa da kultur kazetari eta idazketa sortzaileko irakasle ere aritu dela.
Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311
Liburuaren, Komikiaren eta Irakurketaren Zuzendaritza Nagusiak finantzatutako proiektua, Kultura Ministerioa