EREIN

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus

Poema eta abesti guztiak

Poema eta abesti guztiak

Xabier Lete

Bilduma: Euskal Kultura - Cultura Vasca

Formatua: 140 x 210 mm

Orrialdeak: 968

Koadernaketa: Azal gogorra

Erabilgarritasuna: Erabilgarria

Paperezko edizioaren argitalpen data: 2022-12-01

ISBN paperezko edizioa: 978-84-0944-832-6

Materia: Helduentzako literatura

Imprimir

DESKARGAK

EROSKETA AUKERAK

Paperezko edizioa Laguntza

Salmenta prezioa

50,00 €

Bidalketa gastuak ez daude barne

Stock-ik gabe
Erabilgarritasuna kontsultatu

itxi

Bidalketa gastuak

  • Euskal Herria + Penintsula (Portugal kanpo): 4,50 € (95 €-tik gorako erosketak, bidalketa gastuak dohainik).
  • Balear eta Kanariar Uharteak, Ceuta, Melilla eta munduko gainerako lurraldeak: Erein argitaletxearekin harremanetan jarri erein@erein.eus, helbide elektronikoan edo bezeroaren arretarako telefonoan +34 943 21 83 00.
itxi

Paperezko edizioa

Paperezko edizioaren erosketa.

Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.

itxi

Edizio digitala

Argitalpen digitalaren erosketa (liburu elektronikoa edo eBook)

Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.

Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.

Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.

Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:

  • Apple irakurgailu guztiekin (iPhone, iPad eta iPod touch).
  • Google-eko Android sistema operatiboa duten irakurgailuekin (esaterako, Samsung Galaxy S II edo Samsung Galaxy Tab).
  • Adobe DRMarekin bateragarri, eta baita ere, eReaders bezala ezagunak diren, tinta elektronikoko irakurgailu guztiekin. Adibidez, Sony, Grammata, Movistar BQ, Kobo, leqtor, Nook... etxekoak.

Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.

Xabier Leteren heriotzatik 12 urte betetzera doazenean, haren lirika osoa (bai poesia, bai abestietako hitzak) obra bakar batean eskaintzen diogu euskal irakurleari: ia mila orriko emaitza, formatu eder eta zainduan, azken 50 urteetako euskal kulturan funtsezko ahotsa izan denaren ondarea jaso eta transmisioa zaintzeko helburuz egina.

Alex Gurrutxaga eta Lourdes Otaegi, unibertsitateko irakasle eta Leteren obran adituak izan dira lan hau aurrera eraman dutenak, eta horretarako eskura izan dute poetaren eskuizkribu eta paper pribatuak biltzen dituen Xabier Lete Fondoa.

Hala, 100 orri baino gehiagoko sarrera jori eta aberats baten ondotik, hiru partetan zatitu dute Leteren lan lirikoa.

Lehenean, Xabier Leteren gazte garaiko hiru poesia-liburuak bildu dituzte, 40 urte baino gehiagoan inoiz berrargitaratu ez zirenak (egileak ez zuen gogo berezirik izan bizi zela) eta, hortaz, irakurle askok ezagutzerik izan ez dutenak: Egunetik egunera orduen gurpilean (1968), Bigarren poema liburua (1974), Urrats desbideratuak (1981).

Bigarren liburukian, isilaldi luze baten ostean, Leteren helduaroko poesiagintza biltzen da: Zentzu antzaldatuen poemategia (1992), Biziaren ikurrak (1992) eta egilearen azken liburua izan zena: Egunsentiaren esku izoztuak (2008).

Hirugarren liburukia eklektikoagoa da. Batetik, han-hemen sakabanaturik argitaraturiko poemak agertzen dira; bestetik, argitaratu gabe utzitakoak (tartean, amaiturik zegoen kalitate handiko bilduma bat); berak egindako poemaitzulpenak, eta, azkenik, abestietako hitzak: berak idatzi eta abesten zituenak, beste euskal kantari batzuek abesteko idatzitakoak, eta atzerriko kantariek sortutako kantak, Letek euskarara ekarriak.

Irudiak eta argazkiak

Xabier Lete

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

Liburuaren, Komikiaren eta Irakurketaren Zuzendaritza Nagusiak finantzatutako proiektua, Kultura Ministerioa

Unión Europea