
EREIN Argitaletxea
Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus
Bilduma: Poesia, 51
Formatua: 130 x 205 mm
Orrialdeak: 112
Koadernaketa: Paper-azala
Erabilgarritasuna: Erabilgarria
Argitalpen data: 2025-03-08
ISBN-a: 978-84-9109-988-8
Materia: Helduentzako literatura
DESKARGAK
Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.
Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.
Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.
Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.
Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:
Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.
«Profil» hitz polisemikoa albotik ikusitako gorputzaz edota pertsona zein pertsonaia baten ezaugarriez aritzeaz gain, arte, teknologia eta geometriari, gizarte zein hizkuntza gaiei lotuta dago. «Muga» hitzari dagokionez, poema liburu honetan denetariko mugak (mugarriak, mugaldeak, zerumugak, lerroak) eta mugako egoerak agertzen dira. Bestaldetik, muga kontzeptu filosofiko konplexu horietariko bat dugu, artea ulertzeko ezinbestekoa.
Ezpatatik tenplatutako altzairuzko ametsa ateratzen da
emaro-emaro,
gezitik, bizitzaren soldadu izan nahi duen giza irudia,
maskaratik, zutargi gisara biderkatutako
gazteluko zaindaria,
ezkututik, trostan dabilen bihotza,
aiztotik, ezpain erabakiorra.
Eta eguneroko zurezko koilaratik, ahoari egokitutako
metal zaporeko bakardadea.

Amaia Iturbide (Bilbo, 1961). Euskal Filologia ikasketak egina da Deustuko Unibertsitatean. Poema liburu hauek argitaratu ditu: Eskaileraren bi aldeetan (1986), Itzulbidea (1992), Gelak eta zelaiak (1994), Lore mutuak eta tuaren ezkontzak / Flores mudas y las bodas de la saliva (2006), Labirintoaren orduak (2008), Eszenatokietako aztarnak hasten direnean (2011) eta Dorrearen eta penduluaren arteko ituna (2016). Ipuin liburuak ere idatzi ditu: Bidaiarik luzeenak (2005), Kartografien eta mikrobio narratiboen artean (2013) eta Urrutiko estanpetan (2019); eta eleberri labur bat, poemak eta margoak dauzkan liburua: Ispiluen arteko zirriborroak (2016). Honetaz gain, saiakera hauek dauzka argitaratuta: B. Gandiaga, J.A. Artze eta X. Leteren poemagintza (2000), “Mimodramak eta ikonoak” gidari, estetikan barrena (2002), Ikuspuntuak -artikulu bilduma- (2014), Entseiukarrean: artea & poesia & literatura (2014), Idazlan berreskuratuak (2019) eta Guneak eta ardatzak (2019).
Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311
Liburuaren, Komikiaren eta Irakurketaren Zuzendaritza Nagusiak finantzatutako proiektua, Kultura Ministerioa