EREIN

Sorginak

Sorginak

Toti Martínez de Lezea

Ilustratzailea: Juan Luis Landa

Bilduma: Euskal Kultura - Cultura Vasca

Formatua: 230 x 320 mm

Orrialdeak: 202

Koadernaketa: Azal gogorra

Erabilgarritasuna: Erabilgarria

Paperezko edizioaren argitalpen data: 2006-04-07

ISBN paperezko edizioa: 978-84-9746-306-5

Imprimir
itxi

Liburuari buruzko prentsa aipuak

DESKARGAK

EROSKETA AUKERAK

Paperezko edizioa Laguntza

32,00 €

Bidalketa gastuak ez daude barne

itxi

Bidalketa gastuak

  • Euskal Herria + Penintsula (Portugal kanpo): 4,50 € (95 €-tik gorako erosketak, bidalketa gastuak dohainik).
  • Balear eta Kanariar Uharteak, Ceuta, Melilla eta munduko gainerako lurraldeak: Erein argitaletxearekin harremanetan jarri erein@erein.eus, helbide elektronikoan edo bezeroaren arretarako telefonoan +34 943 21 83 00.
itxi

Paperezko edizioa

Paperezko edizioaren erosketa.

Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.

itxi

Edizio digitala

Argitalpen digitalaren erosketa (liburu elektronikoa edo eBook)

Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.

Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.

Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.

Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:

  • Apple irakurgailu guztiekin (iPhone, iPad eta iPod touch).
  • Google-eko Android sistema operatiboa duten irakurgailuekin (esaterako, Samsung Galaxy S II edo Samsung Galaxy Tab).
  • Adobe DRMarekin bateragarri, eta baita ere, eReaders bezala ezagunak diren, tinta elektronikoko irakurgailu guztiekin. Adibidez, Sony, Grammata, Movistar BQ, Kobo, leqtor, Nook... etxekoak.

Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.

Toti MartÍnez de Lezea, eleberri historikoen egile ezagunak Euskal Herriko sorginen gaia hartu du oraingo honetan, gai ezaguna zinez, baina aldi berean luzaro ezezagun egon dena. Liburu hau idaztean, XVI-XVII. mendeetan berebiziko garrantzia izan zuen gertaera hori, gaur egunera arte interes eta jaminmin bizia sortu duena, labur bada ere, ezagutaraztea izan du egileak helburua. Euskal Herriko kontaerak bete-beterik daude sorginez: sorginek badakite hegan egiten, deabrua gurtzen dute aker baten itxuran, haurrak hiltzen dituzte, ekaitzak eragiten eta uztak hondatzen. Akelarre izenak euskararen mugak gainditu eta beste hizkuntzetara zabaldu da, sorginen bilkurak adierazteko. Euskal kulturan testigantza asko daude sorginetan sinesten zela frogatzen dutenak, baina zer da, gai honetan, fantasiaren emaitza eta zer egia? Liburu honetan sorginei buruzko lekuak, esaerak, ohiturak, elezaharrak eta sineskeriak biltzen dira; Euskal Herriko sorginen historiaren berrikusketa bat eskaintzen da, euskal matriarkatu ezagunaren oinarria den Ama Jainkosa baten sinestetik abiatu eta XVII. mendean batez ere Nafarroan eta Lapurdin herri osoak mehatxatu eta ehundaka pertsona sutan bizirik erretzera kondenatu zituzten esespen izugarrietaraino.

Egilearen beste liburu batzuk Ereinen

Toti Martínez de Lezea

Toti Martínez de Lezea

Gaur egun Larrabetzun bizi da. Kukubiltxo antzerki taldearen sortzaile izan zen, eta itzulpen lanez gainera, gidoiak, hezkuntzako bideoak eta telebistarako haur saioak egin zituen, 1983 eta 1992 urteen bitartean.

1986an Euskal Herriko leiendak bilduma idatzi zuen. 1998 urtean argitaratu zuen bere lehenengo eleberria: Judu-kale. Haren ondoren etorri ziren: Antsoren dorreak; Kattalin; Señor de la Guerra; Maria Galanta, abadesa; Ogaiztarrak; La voz de Lug; La Comunera; El verdugo de Dios; Hautsi da katea; A la sombra del templo; Sorginak; La Brecha; El jardín de la oca; Placeres reales; Otalorea; Perlas para un collar (Ángeles de Irisarrirekin batera); La Universal; Pozoia Koroari; Urak dakarrena; Egunsentiko argia; Enda Lur; Isilpean gordea; Esne eta eztizko lurra eta Amamaren grafitiak.

Idazle emankorra da, eta gazte literaturan ere jardun du. Erregearen mezularia, Ilargiaren alaba, Antso III. Nagusia eta Muerte en el priorato dira horren erakusgarri.

Haur literaturan egin du azken saiakera Nur pertsonaiarekin; liburu horretako protagonista idazlearen beraren biloban oinarritua da.

Frantsesera, alemanera, portugesera, txinerara eta errusierara itzuli dituzte bere lanak, eta hainbat komunikabidetako kolaboratzaile aritzen da.

Facebook

Informazio gehiago

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

EREIN atxikita dago

dilve  Euskara eta euskal kultura interneten

Jarrai iezaguzu

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107 • 20018 DONOSTIA (Gipuzkoa) • Tel.: (+34) 943 218 300 • Fax: (+34) 943 218 3 11 • erein@erein.eus