EREIN

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus

Terraza debekatua Haremeko neskato baten istorioak

Terraza debekatua

Fatima Mernissi

Itzultzailea: Lazkano Ibarbia, Edurne

Bilduma: Literatura Unibertsala, 192

Formatua: 130 x 195 mm

Orrialdeak: 324

Koadernaketa: Paper-azala

Erabilgarritasuna: Ez erabilgarria

Katalogoan zein egoeretan dagoen: Argitara bidean

Paperezko edizioaren argitalpen data: 2025-12-02

ISBN paperezko edizioa: 978-84-1093-019-3

Materia: Helduentzako literatura

Imprimir

ZATI BAT IRAKURRI

PDF formatuan

DESKARGAK

9788410930193

EROSKETA AUKERAK

Paperezko edizioa Laguntza

Salmenta prezioa

19,50 €

Bidalketa gastuak ez daude barne

Stock-ik gabe
Erabilgarritasuna kontsultatu

itxi

Bidalketa gastuak

  • Euskal Herria + Penintsula (Portugal kanpo): 4,50 € (95 €-tik gorako erosketak, bidalketa gastuak dohainik).
  • Balear eta Kanariar Uharteak, Ceuta, Melilla eta munduko gainerako lurraldeak: Erein argitaletxearekin harremanetan jarri erein@erein.eus, helbide elektronikoan edo bezeroaren arretarako telefonoan +34 943 21 83 00.
itxi

Paperezko edizioa

Paperezko edizioaren erosketa.

Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.

itxi

Edizio digitala

Argitalpen digitalaren erosketa (liburu elektronikoa edo eBook)

Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.

Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.

Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.

Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:

  • Apple irakurgailu guztiekin (iPhone, iPad eta iPod touch).
  • Google-eko Android sistema operatiboa duten irakurgailuekin (esaterako, Samsung Galaxy S II edo Samsung Galaxy Tab).
  • Adobe DRMarekin bateragarri, eta baita ere, eReaders bezala ezagunak diren, tinta elektronikoko irakurgailu guztiekin. Adibidez, Sony, Grammata, Movistar BQ, Kobo, leqtor, Nook... etxekoak.

Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.

Haurtzaroaren begiradatik idatzita, Terraza debekatuak 1940ko hamarkadako Fezeko etxe tradizional baten barrura garamatza. Emakumeen egunerokoa patioen, korridoreen eta, batez ere, teilatuko terraza misteriotsuaren inguruan antolatzen da. Fatima Mernissik, orduko neska kementsuak, galdera eta jakin-min etengabez azaleratzen ditu etxeko arauak, istorioak eta isilpeko ametsak; eta espazio horiek, itxuraz itxiak, bihurtzen dira askatasunaren eta debekuaren arteko gatazkaren eszenatoki bizi-bizi.

Memoria, umorea eta zorroztasuna uztartuz, Mernissik harreman sare konplexu eta goxo bat ehuntzen du, non emakumeek –mugak eta arauak hausteko estrategiak asmatu bitartean– indarra eta elkartasuna aurkitzen duten. Kontakizun laburrez osatutako kontakizun honek, eguneroko xehetasun txikietan oinarrituta, musulman herri baten tradizioaren barrunbeak modu argigarriz zabaltzen ditu, eta, irakurlea lekuko, desira, irudimena eta adorea bihurtzen dira itxialdiaren benetako kontrapisu. Literatura unibertsal bihurtu den istorio baten aurrean gaude: askatasunaren bila hazten ari den ahots baten jaiotza.

Fatima Mernissi

Fatima Mernissi

Fez, Maroko, 1940 ‒ Rabat, Maroko, 2015
Marokoar idazlea, historialaria, soziologoa eta unibertsitateko irakaslea. Rabaten Zientzia Politikoak ikasi ostean, Parisko Sorbonako Unibertsitatearen beka bat jaso zuen, Brandeis Unibertsitatean (AEB) soziologiako doktoregoa egiteko.
Saiakera, azterlan, artikulu eta askotariko idatziak utzi ditu, hainbat hizkuntzatara itzuli direnak. Emakumeen eskubideak defendatzeagatik eta Koranean mundu mailako aditua izateagatik nabarmendu zen, besteak beste, eta, bere lanetan, emakumeak islamean historikoki bete duen lekua eta gaur egun betetzen duena aztertu zituen, Profetak sexuen berdintasuna defendatu zuela aldarrikatu zuen, edota, marokoar emakume ugari elkarrizketatu ondoren, emakumeen alfabetatzearen eta jaiotza-indizearen arteko korrelazioa frogatu zuen zientifikoki.
Eleberri bakarra idatzi zuen, Dreams of Trespass, hainbat hizkuntzatara itzuli dena munduan zehar eta Terraza debekatua izenburuarekin hemen argitara ematen duguna. Estilo autobiografikoan idatzita badago ere, fikzioa zela esan izan zuen beti Fatima Mernissik, errealitatean inspiratutako eleberria, baina ez errealitatearen deskribapena.

Informazio gehiago

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

Liburuaren, Komikiaren eta Irakurketaren Zuzendaritza Nagusiak finantzatutako proiektua, Kultura Ministerioa

Unión Europea