
EREIN Argitaletxea
Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus
Bilduma: Euskal Kultura - Cultura Vasca
Formatua: 160 x 240 mm
Orrialdeak: 272
Koadernaketa: Paper-azala
Erabilgarritasuna: Erabilgarria
Paperezko edizioaren argitalpen data: 2024-05-24
Azken argitalpen data: 2024-10-01
ISBN paperezko edizioa: 978-84-9109-962-8
Materia: Helduentzako literatura
DESKARGAK
Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.
Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.
Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.
Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.
Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:
Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.
Manuel Olaizola, Uztapide, Zestoan jaio zen.
Fernando Aire, Xalbador, Urepelen.
Euskal Herriak eman dituen bertsolaririk handienetakoak, euskal kulturaren erraldoi bilakatu dira.
Bien tartean muga bat egon arren, eta bi euskalkitan kantatu arren, elkar osatu zuten hogeita hamar urtez iraun zuen adiskidantza baten bitartez.
Haien ereduari jarraituz, orain bi herriak, Zestoa eta Urepele, senidetu egin dira.
Ekimen horrek bultzaturik, eta bibliografia oparo bat aztertuz, liburu liluragarri bat ondu du Pako Aristik, nobela bat bezala irakurtzen dena.
Nobelagilearen dohainez eramandako kontakizunean lekuko ugariren testigantzak jasotzen dira, eta narrazioan txertaturik doazen bertsoen bitartez osatzen da haien adiskidetasunaren historia zirraragarria.
Bertsozaleentzat ezinbestekoa, baina bertsozale ez direnentzat ere guztiz interesgarria izango den liburua.

Pako Aristi (Urrestilla, 1963). Kazetaritzan lizentziatua da. 21 urterekin atera zuen bere lehen nobela, Kcappo (1985), eta geroztik idaztera dedikatu izan da, kazetaritza baztertu gabe. Genero asko landu ditu. Narratiban beste lau nobelaren egilea da, Irene, Krisalida, Urregilearen orduak (Espainiako Kritika saria, 1998) eta Rosa itzuli da. Auto-stopeko ipuinak ere idatzi du, eta liburu berezi batzuk ere baditu generoen mugak hautsiz eginak: Gauza txikien liburua eta Note book, guztiak Erein argitaletxean. Haur literaturan ere oparo jardun du.
Ni eta Gu poesiako zazpigarren liburua da. Aurrekoak dira: Castletown (1996, Erein), Oherako hitzak (1998, Erein), Libreta horiko poemak (2003, Susa), Urari ostutako poemak (2014, Susa), Arrotz eta eder (2016, Susa) eta Maitatu zure egunak (Erein, 2018), ahaztu gabe Koldo Izagirrek apailatutako “XX. mendeko poesia kaierak” bilduman Aristiren poesiagintzari eskaini zion antologia.
Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311
Liburuaren, Komikiaren eta Irakurketaren Zuzendaritza Nagusiak finantzatutako proiektua, Kultura Ministerioa