
EREIN Argitaletxea
Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus
Bilduma: Lekuko, 8
Formatua: 170 x 240 mm
Orrialdeak: 280
Koadernaketa: Paper-azala
Erabilgarritasuna: Erabilgarria
Argitalpen data: 2016-06-24
Edizio digitalaren argitalpen data: 2017-01-13
Edizio digitalaren formatua: EPUB
ISBN-a: 978-84-9109-138-7
ISBN digitala (ePUB): 978-84-9109-140-0
Materia: Helduentzako literatura
DESKARGAK
Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.
Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.
Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.
Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.
Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:
Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.
“Non nengoen eta zertan nenbilen ni zure adinean?”: galdera horrentzako erantzuna saiatuz, alabari igorritako gutun batekin abiatzen du Juan Gorostidik izkribu hau, noiz eta 2011ko udazkenean, ETAk bere “jarduera armatua behin betiko amaitzearen erabakia” plazaratu zuen biharamunean. “Telebistako saioetan edo kazetarien berrietan aurkituko ez duzun historia bat kontatu behar dizut”, zuzentzen zaio, aspaldian atzendutako gogoetaren unea zabaltzen zelakoan. Galdera horrek 1974 eta 1982 urte bitarteko tartera eraman dute egilea liburuaren lehen erdian. Formazio eta bizipen bortitzen aro hura tupustean amaitu zen, Lemoizko zentralaren aurkako mugimenduaren porrotarekin, eta barne-erbesteratze luze bati atea zabaldu zion.
Memoria eta testigantzatik haratago, erabateko gaurkotasuna duten gaien inguruko gogoetaz dago hornitua liburua, “beranduegi eta berriro hitzik gabe geratu baino lehen” egungo erronka etiko eta politikoei ezohiko begiratua luzatzen zaie bertan. Lerrokatze sektarioez eta akademikoez landa, hainbat baliabide kontzeptual eskaintzen zaizkigu, erreferentziazko pentsalariekin elkarrizketan: suplantazioa, sekularizazioa, errepikapena, masokismoa, autonomia edo fetitxismoa, besteak beste.
Euskal paisaia industrial suntsitu baten erdian Guggenheimen lilurara errenditzeko egunero errepikatzen zaigun honetan, gonbidapen deseroso bat aurkituko dugu liburu honen lerroetan: ezkutuan gelditu den Lemoizko zentralaren oskolera begirada zuzentzeko eta Kafkaren Legearen aurrean paratzeko.

Juan Gorostidi Berrondo (Altza-Pasaia, 1956) 18 urterekin murgildu zen Errenteriako herri-mugimendu autonomoan, fabrikako lana unibertsitate bilakatzea hain harrigarria ez zen garai batean. Gerora, haur-hezkuntzan eta nekazaritzan ibili zen, Ekialde urruneko hainbat diziplinatan barneratu aitzin. Lau kantari. Beñat Achiary, Mikel Laboa, Imanol Larzabal, Ruper Ordorika argitaratua du (Pamiela 2011), eta Berria egunkarian, badok.eus eta juangorostidi.info blogetan idatzi du azkenaldian.
Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311
Liburuaren, Komikiaren eta Irakurketaren Zuzendaritza Nagusiak finantzatutako proiektua, Kultura Ministerioa