EREIN

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus

Zer nahi nauk, Amore?

Zer nahi nauk, Amore?

Manuel Rivas

Itzultzailea: Garzia Garmendia, Juan

Bilduma: Literatura Unibertsala, 194

Formatua: 130 x 195 mm

Orrialdeak: 160

Koadernaketa: Paper-azala

Erabilgarritasuna: Ez erabilgarria

Katalogoan zein egoeretan dagoen: Argitara bidean

Paperezko edizioaren argitalpen data: 2026-07-02

ISBN paperezko edizioa: 978-84-1093-098-8

Materia: Helduentzako literatura

Imprimir

ZATI BAT IRAKURRI

PDF formatuan

DESKARGAK

9788410930988

EROSKETA AUKERAK

Paperezko edizioa Laguntza

Salmenta prezioa

18,00 €

Bidalketa gastuak ez daude barne

Stock-ik gabe
Erabilgarritasuna kontsultatu

itxi

Bidalketa gastuak

  • Euskal Herria + Penintsula (Portugal kanpo): 4,50 € (95 €-tik gorako erosketak, bidalketa gastuak dohainik).
  • Balear eta Kanariar Uharteak, Ceuta, Melilla eta munduko gainerako lurraldeak: Erein argitaletxearekin harremanetan jarri erein@erein.eus, helbide elektronikoan edo bezeroaren arretarako telefonoan +34 943 21 83 00.
itxi

Paperezko edizioa

Paperezko edizioaren erosketa.

Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.

itxi

Edizio digitala

Argitalpen digitalaren erosketa (liburu elektronikoa edo eBook)

Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.

Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.

Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.

Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:

  • Apple irakurgailu guztiekin (iPhone, iPad eta iPod touch).
  • Google-eko Android sistema operatiboa duten irakurgailuekin (esaterako, Samsung Galaxy S II edo Samsung Galaxy Tab).
  • Adobe DRMarekin bateragarri, eta baita ere, eReaders bezala ezagunak diren, tinta elektronikoko irakurgailu guztiekin. Adibidez, Sony, Grammata, Movistar BQ, Kobo, leqtor, Nook... etxekoak.

Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.

Zer nahi nauk, Amore? honetan, askotariko bizi-zatiak igaroko zaizkigu begien aurretik, XX. mendearen bukaerako Galizian kokatuak, landan zein hirian. Horietatik, gizarte horren aldarteak ezagutuko ditugu, eta, hein batean, mendebaldeko gizarte osoarenak ere bai: kulturaren eta nortasunaren galera; ondasun materialen diktadura; naturarekiko destaina; orotariko indarkeria eta axolagabekeria…Guztietan dabil tartean noski beldurra, gizakiaren funts nabarmen hori, haitzulo ilunetatik etxe orratz dirdaitsuetaraino, beti berdin, beti bera, mozorroak mozorro. Errealitatetik jasotakoak dira ipuinotako kontuak, nahiz eta arrazoimenaren, logikaren edo normaltasunaren ulerbide estutik at agertu zenbaitetan itxuraz.

Liburua den istoriomultzotik, badira zenbait garapen luzeagoa dutenak eta bereiz aztertzea merezi luketenak: «Tximeleten mihia», «Saxo bat lainopean» eta «Lore zuriak saguzarrentzat». Lehena da noski ezagunena, baina bereziki hartan oinarrituriko filmarengatik batik bat. Azkenak ere emango luke gaia beste film baterako (galiziar noir bat): narkotrafikoaren kontuek badute 1936koen paretsuko irudimen-tira bizia garai berriagootan.

Manuel Rivas

Manuel Rivas

Kontalari, poeta, saiakeragile eta kazetaria da, eta gaur egungo galiziar literaturaren nazioarteko ahotsik gailenetariko bat. Haren obra galizieratik hizkuntza askotara itzuli da, bereziki lagundurik hala hedapen unibertsala  ematen literatura galegoari. Kazetari gisa, hainbat hedabidetan aritu da, El País egunkarian batik bat. Rivasen lanik ezagunenen artean daude Un millón de vacas, En salvaxe compaña, O lapis do carpinteiro, Os libros arden mal eta Zer nahi nauk, Amore? hau, hainbat sari jasoa. Ibilbide osoko merezimenduen aitortza gisa, Espainiako Letren Sari Nazionala jaso zuen 2024an. Juan Garzia itzultzaileak dio: «Bere obra zabalean, fintasun bereziz biltzen ditu Rivasek bere lurrak bizi dituen aldeak eta aldiak. Harrigarrizko trebeziaz uztartzen ditu nostalgia eta aldarrikapena, eta ironia gizakoiz janzten hala kexua nola zirrara. Guztira, paisaia eta pertsonaia xeheen karruseletik bistaratuko zaigu Galizia (ari (izan)) denaren isla bizia, testuen atseginean bildurik sakoneko gogoeta».

Informazio gehiago

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

Liburuaren, Komikiaren eta Irakurketaren Zuzendaritza Nagusiak finantzatutako proiektua, Kultura Ministerioa

Unión Europea