EREIN
  • Inicio
  • Noticias
  • Ethan Frome. Edith Wharton. Itzultzaileak: Miren Arratibel eta Aintzane Atela

Noticias

Ethan Frome. Edith Wharton. Itzultzaileak: Miren Arratibel eta Aintzane Atela

Literatura Unibertsala bildumako 185. liburua. Landa eremuko herrixka batean gertatzen da istorioa, idazleak asmatutako Starkfield herrian, hain zuzen ere (Massachusetts). Maitasun istorio ezinezko bat kontatzen du, Ethan Frome gaztearen eta hura baino zenbait urte zaharragoa den Zeena gaixobera eta mesfidatiaren arteko ezkon bizitza ilauna abiapuntu hartuta.

Senar-emazteek ez dute seme-alabarik eta Mattie Silver, Zeenaren lehengusina gaztea, etxean hartzen dute neskame, umezurtza baita.

Hemen kontatzen den triangelua, beste norbaiten eskutan, erraz izan zitekeen melodrama bat edo maitasun istorio eskas bat. Whartonek, aldiz, balio literario handiko obra osatu zuen: atmosfera iradokitzaileak eta gozoak sortzen ditu hizkuntza zehatza eta zenbaitetan poesiatik hurbilekoa baliatuz, eta pertsonaiak, itxuraz soilak badira ere, nortasun handiz hornitzen ditu, introspekzio psikologiko nabarmenaz. Gehiago irakurri hemen.

Aurkezpen ekitaldia Aurkezpen ekitaldia
EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

EREIN está adherido a

dilve  Euskara eta euskal kultura interneten

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107 • 20018 DONOSTIA (Gipuzkoa) • Tel.: (+34) 943 218 300 • Fax: (+34) 943 218 3 11 • erein@erein.eus