EREIN
  • Inicio
  • Noticias
  • Winesburg, Ohio. Sherwood Anderson. Itzultzailea: Joannes Jauregi.

Noticias

Winesburg, Ohio. Sherwood Anderson. Itzultzailea: Joannes Jauregi.

Amerikako Estatu Batuetako Ohion kokatzen du idazleak Winesburg herrixka. Hogeita bat istorio laburretan aletzen ditu bertako biztanleen nahi eta ezinak, elkar korapilaturiko bizitzak, XIX. mendeko Ipar Amerikako landa aldeko memoria emozional bat osatzeraino, industrializazioaren ufada gotorrak betirako desagerrarazi baino lehen.

Zenbat balio dute asmaturiko herrixka batetako nekazari eta langileen ametsek? Sinesten ahalko dugu guk ere haiekin, inoiz landa utzi eta hirira joanen garela eskapu? Haien eskuen keinuak behatu ahalko ditugu? Herriko Kale Nagusian igande goizez gora eta behera ibili? Desira dugun harekin paseoan atera iluntzean, baso aldera etzan eta elkarri musu emateko?

Zati bat irakurri, hemen.

Aurkezpen ekitaldia Aurkezpen ekitaldia
EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

EREIN está adherido a

dilve  Euskara eta euskal kultura interneten

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107 • 20018 DONOSTIA (Gipuzkoa) • Tel.: (+34) 943 218 300 • Fax: (+34) 943 218 3 11 • erein@erein.eus