EREIN

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus

Berriak

Lanbroa. Pello Lizarralde.

Aurkezpen ekitaldia
2024.04.15

Lanbroak hartutako lurralde baten barrena ibili ziren ihesi, gaur merkataritza-gune batean egin dute topo.

Munduketariak. Patxi Zubizarreta. Ilustrazioak: Jokin Mitxelena.

Aurkezpen ekitaldia
2024.03.20

Harmonyren ikasgelan mundu osoa kabitzen da, hainbat jatorritako familien haurrak biltzen dira han eta mundu osoa entzuten da: arabiera, txinera, errumaniera, urdua, edo hizkuntza… 

Barkamena existituko balitz bezala. Mariana Travacio. Itzulpena: Fernando Rey.

Aurkezpen ekitaldia
2024.03.18

Giza izaera, indarkeria eta justizia muin dituen eleberria.

Agotak. Berdintasunaren alde borrokalari. Josu Legarreta eta Xabier Santxotena.

Aurkezpen ekitaldia
2024.03.04

Agoten gainean euskaraz idatzi den lehen liburua, inoiz argitaratu gabeko dokumentuak biltzen dituena. 

Ahmadou Kouroumaren «Independentzien eguzkiak" eta Karel Capeken "Arrabioen gerra" eleberriak euskaraz.

Aurkezpen ekitaldia
2024.02.06

Aiora Jaka Irizar eta Koro Navarroren eskutik, hurrenez hurren.

Azken amazona. Nina Almberg. Itzulpena: Josu Zabaleta

Aurkezpen ekitaldia
2024.01.29

XVI. mendean, esaten dutenez, espainiar konkistatzaileek emakume gudarien talde bati aurre egin behar izan omen zioten, eta, diotenez, emakume gudari haien itxura zen gizon konkistatzaile haiek entzundako kontakizun mitologikoetako protagonistena.

Bi anai. Bernardo Atxaga.

Aurkezpen ekitaldia
2023.11.24

Edizio berritua. 

Etengabe errepikatzen den naturaren eta bere sasoien gurpilean Paulo eta Daniel bi anaien istorioa kontatzen digute txoriak, katagorriek, sugeak, izarrak eta antzarak. 

Azken denbora. Nerea Loiola.

Aurkezpen ekitaldia
2023.12.04

Arriskuak, dilemak, eta abenturak aurkituko dituzu «Eskapu» bildumako bigarren liburu honetan ere. 

Musker amarruak. Jon Arretxe.

Aurkezpen ekitaldia
2023.12.01

Arretxek eleberri sozial bat idatzi du berriz Toureren sagako hamargarren atal honetan, boteretsuen gehiegikeriak eta baztertuen egoera zorrotz salatzen dituena.

Uholdearen zain. Dolores Redondo.

Aurkezpen ekitaldia
2023.11.28

Danelek Sarriugartek itzulitako obra txundigarri honetan, pertsonaiek ankerkeria lazgarriena azaltzen digute, baina baita gizakiaren gaineko itxaropena ere. 

Puta gorda. Yolanda Larreategui. Ilustrazioak: Helena Azkarragaurizar.

Aurkezpen ekitaldia
2023.11.17

XVII. Peru Abarka Album Lehiaketaren irabazlea.

Hori zara zu, puta gorda bat.
Ez zara puta bat, ez zaude lodi, baina horrela deitzen dizute.

Mundua pitzatuta dago baina hantxe gabiltza oinez / El mundo está roto pero se puede caminar. Harkaitz Cano. Ilustrazioak: Isabel Herguera.

Aurkezpen ekitaldia
2023.11.13

Fernando Bernuesen antzezlan batean oinarrituta, liburutegiei eta literaturari omenaldia egin nahi die album ilustratu honek, gazteak literaturaren mundura erakartzeko asmoz.

Bufalo guztiak. Juan Ramon Madariaga.

Aurkezpen ekitaldia
2023.11.14

Blas de Otero - Ángela Figuera Nazioarteko XV. Poesia Lehiaketa

Bekatua. Goiatz Labandibar.

Aurkezpen ekitaldia
2023.10.09

Krisi existentzial edo resaka emozional baten narrazioa. Idazle oiartzuarraren lehenengo nobela. Ramiro Pinilla eleberri laburren saria 2021.

Ezezagun baten ohean esnatu da Garazi; ondoan duen gaztea ez da «bere Axi». Pentsamenduak korapilatu zaizkio protagonistari, bezperan edan zituen marrubizko tekila txupitoak bere sabelean nola. Egoera berriak haren ordu arteko bizimodua, harremanak, ziurtasunak eta usteak irauliko ditu.

Barraskiloak baino bat gehiago. Ane Labaka Mayoz.

Aurkezpen ekitaldia
2023.10.06

Eleberri honetan, 10 urteko neska baten ikuspegitik jakingo du irakurleak bere gurasoak banandu egin direla. Albiste horrek ezinbestean ekarriko duen mina eta babesgabetasuna sufrituko ditu neskatoak. Egoera berrira egokitu beharko da; bere lekua topatuz eta dolua gaindituz. 

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

EREIN atxikita dago

dilve  Euskara eta euskal kultura interneten

Jarrai iezaguzu