EREIN

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus

Berriak

Quiero ver. Jokin Muñoz.

Aurkezpen ekitaldia
2024.09.17

Ante el dogma, ante la disyuntiva del morir o matar, existen dos opciones: cerrar los ojos y seguir sintiendo el calor del grupo; o abrirlos y contemplar la fría intemperie. 

Denboraren zubia. Iñaki Iturain.

Aurkezpen ekitaldia
2024.09.06

Orizarreko herritarrei ia oharkabean iritsi zitzaien gerra. Gerrak bota zuen zubia, eta gero, presoek berreraiki, errioaren bi aldeak berriro lotzeko. Orduan bi aldeak bezala,
lotu ditu orain zubiaren denborak bi aldiak.

Memoriaren giltza. Ramon Olasagasti.

Aurkezpen ekitaldia
2024.07.08

Indio eta Tania sarri ibiltzen dira Ezkaba mendiko baso, bidezidor eta hegietan, zer suma, zokomiran. Arratsalde batean ikusitakoak, ordea, asaldatuta utzi ditu erabat. Zer dira eskeleto horiek? Zer da gizon-emakume horiek hezurren artetik atera duten botila hori? Ondoko egunetan, beste aurkikuntza garrantzitsu bat egingo dute Zubixarreko siman: giltzatzar herdoildu bat.

Mañas de Lagarto. 10ª entrega de la Saga Touré. Jon Arretxe.

Aurkezpen ekitaldia
2024.05.06

Arretxe vuelve a presentarnos una obra con una fuerte carga social, en la que denuncia con rigor los excesos de los poderosos y la situación de los excluidos. No obstante, en Mañas de Lagarto el lector encontrará grandes dosis de ese humor tan propio del escritor basauritarra, negro y surrealista. 

Gorriren autobiografia: nobela bat olerki lerrotan. Anne Carson. Joxe Mari Berasategi.

Aurkezpen ekitaldia
2024.06.20

Literatura Unibertsala bildumako 189. liburua. EIZIE, Eusko Jaurlaritza, Erein eta Igela argitaletxeen eskutik.

Aitortza Toti Martínez de Lezeari saldutako 350.000 aleengatik eta «Nur eta Afrikarako bidaia» liburuaren aurkezpena.

Aurkezpen ekitaldia
2024.06.28

Nur bildumako 18. liburua aurkeztearekin batera, 350.000 ale saldu izana ospatu dugu.

8-14 urte bitarteko irakurleen artean oso harrena ona izan duen bilduma.

Uztapide eta Xalbador. Bi adiskide mugaz gaindi. Pako Aristi.

Aurkezpen ekitaldia
2024.06.05

Euskal Herriak eman dituen bertsolaririk handienetakoak, euskal kulturaren erraldoi bilakatu dira. Bien tartean muga bat egon arren, eta bi euskalkitan kantatu arren, elkar osatu zuten hogeita hamar urtez iraun zuen adiskidantza baten bitartez.

Putzua. Goiatz Labandibar.

Aurkezpen ekitaldia
2024.04.29

Laurek hilekoarekin bizitzen ikasiko du, baita hilekoari buruz hitz egiten eta are, ospatzen ere.

Hilekoa lehen aldiz etorri zaion neska baten istorioa baino gehiago da Putzua. Ahizpasunari eta laguntasunari buruzko istorio bat ere bada Putzua, besteak beste.

Natura Zientziak DBH 1 eta DBH 2. Luis Carlos Zaballos eta Carlos García.

2024.04.26

Bi liburu berri hauekin, DBHko etapa osorako zientzietako material guztia LOMLOEra egokitua eskaintzen dizuegu, hemengo errealitatetik eta hemen sortuak. 

Munduari begiratzeko eta ari buruz pentsatzeko modu bat.

Muerte en la ría. Javier Sagastiberri.

Aurkezpen ekitaldia
2024.04.17

El autor vuelve a sumergirnos en la geografía e idiosincrasia bilbaína, que tan bien conoce, tratando temas de vigente actualidad, con una trama ágil e impecablemente resuelta.

Lanbroa. Pello Lizarralde.

Aurkezpen ekitaldia
2024.04.15

Lanbroak hartutako lurralde baten barrena ibili ziren ihesi, gaur merkataritza-gune batean egin dute topo.

Munduketariak. Patxi Zubizarreta. Ilustrazioak: Jokin Mitxelena.

Aurkezpen ekitaldia
2024.03.20

Harmonyren ikasgelan mundu osoa kabitzen da, hainbat jatorritako familien haurrak biltzen dira han eta mundu osoa entzuten da: arabiera, txinera, errumaniera, urdua, edo hizkuntza… 

Barkamena existituko balitz bezala. Mariana Travacio. Itzulpena: Fernando Rey.

Aurkezpen ekitaldia
2024.03.18

Giza izaera, indarkeria eta justizia muin dituen eleberria.

Agotak. Berdintasunaren alde borrokalari. Josu Legarreta eta Xabier Santxotena.

Aurkezpen ekitaldia
2024.03.04

Agoten gainean euskaraz idatzi den lehen liburua, inoiz argitaratu gabeko dokumentuak biltzen dituena. 

Ahmadou Kourouma-ren «Independentzien eguzkiak» eta Karel Capek-en «Arrabioen gerra».

Aurkezpen ekitaldia
2024.02.06

Aiora Jaka Irizar eta Koro Navarroren eskutik, hurrenez hurren.

Azken amazona. Nina Almberg. Itzulpena: Josu Zabaleta

Aurkezpen ekitaldia
2024.01.29

XVI. mendean, esaten dutenez, espainiar konkistatzaileek emakume gudarien talde bati aurre egin behar izan omen zioten, eta, diotenez, emakume gudari haien itxura zen gizon konkistatzaile haiek entzundako kontakizun mitologikoetako protagonistena.

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

EREIN atxikita dago

dilve  Euskara eta euskal kultura interneten

Jarrai iezaguzu