EREIN

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus

Noticias

Euri beroak. Iban Garro Alzuri.

Aurkezpen ekitaldia
28.10.2025

Blas de Otero - Ángela Figuera Nazioarteko XVII. Poesia Lehiaketaren irabazlea. 

Ihesi bizi gara nork jarraitzen digun jakitera ausartu gabe. Liburu honek gelditu eta gibelera begiratzen lagunduko dizu, agian sorpresa bat jasotzeko, agian nonbait daramazun istorio gogorren bat ezagutzeko.

2023ko-2024ko Gabriel Aresti Sariak. XL-XLI. Bilbao Hiria Ipuin Lehiaketa.

Aurkezpen ekitaldia
17.10.2025

XL-XLI. Bilbao Hiria Ipuin Lehiaketa saridunak.

Liburu bariatua. Hainbat idazle berriren ipuin sarituak. Gaur egungo idazle berrien ipuin aukera fina.

Sarituak.

    - 2023: Oihane Fernandez, Isidoro Calvo eta Amaia Iturriotz.

    - 2024: Amagoia Mujika, Maitane Perez eta Oskar Azkona.

Emognosia. Mitxelko Uranga.

13.10.2025

Miguel de Unamuno XXV. Saria. Bilboko Udala.

Azken urteotan, COVID-19aren pandemiaz geroztik bereziki, ugariak dira, eta oso erabiliak, zenbait hitz eta esapide berri edo berriztatu. Batzuk zuzenean ingelesez emanak dira, besteak, gehienak zeinek bere hizkuntzan moldatu ditu, euskaraz guk: fake news, egia-ostea, konspiranoia, negazionismoa, pandemia/plandemia, terraplanismoa, happycracia… 

Panfleto bat atzenduraren kontra. Pello Salaburu.

Aurkezpen ekitaldia
07.10.2025

Atzendura azaleratzen duen kontakizun ausarta: historia ez da isiltzeko, ikasteko eta oroituz sendatzeko da. Autorearen ahots zorrotzak ahanztura kolektiboa astintzen du, biktimen memoriari eta gizartearen duintasunari leku egiteko.

Düsseldorf-eko txibatoa. Karlos Linazasoro.

Aurkezpen ekitaldia
03.10.2025

Idazle tolosarrak etxeko markaz janzten du narrazio harrigarri hau ere, ironiaz eta ausardiaz, gogoeta sozial zorrotz eta gupidagabe batekin oreka bilatuan. Irakurlea barrez lehertzera eraman dezakeen bezala, deserosotasun eta tristura ere pizten ditu. 

Azken batean. Lourdes Oñederra.

Aurkezpen ekitaldia
01.10.2025

Eleberri honek begirada sakona eskaintzen die indarkeriaren zauri oraindik irekiei, baina baita oroimenari, familiari eta Euskal Herriko historia hurbilean emakumeak izan duen paperari ere.

Lapurtutako bizkotxoaren kasua. Abel Amutxategi.

Aurkezpen ekitaldia
17.09.2025

Niko eta amona intergalaktikoa bildumako lehenengo liburua. Abentura, umorea eta misterioa. Bi pertsonaia gogoangarriak, bikote interesgarria.

Irakurleek jarraitu nahiko dituzte haien abenturak unibertsoan zehar.

Kateriñe. Maitena Illarramendi - Iñigo Sarasola

Aurkezpen ekitaldia
15.09.2025

Espainiako Gerra Zibilak eragindako suntsipenaren lekuko izan zen Kateriñe Letamendi tolosarra. Tropa frankisten bonbetatik eta mehatxuetatik ihes egin behar izan zuen. Kaosaren erdian, egunerokoa izan zuen babesleku; sufrimenduz eta oroitzapenez betetako bitakora bat. 

Los últimos artesanos. Conversaciones con: Pedro Olea, Imanol Uribe, Enrique Urbizu y el Colectivo Moriarti. Imanol Rayo.

Aurkezpen ekitaldia
08.09.2025

Los cineastas que hemos reunido en este libro pertenecen a distintas generaciones pero, sin embargo, comparten una misma praxis, una forma de hacer cine. El presente texto recoge el testimonio de estos últimos artesanos vascos, revelando la naturaleza del oficio del arte popular por excelencia del siglo XX.

Azpijokoa Azpiazun. Iñaki Dorronsoro.

Aurkezpen ekitaldia
04.07.2025

Erdi ataundar erdi orexar idazle gaztearen lehenengo nobelak polizia-eleberri klasikora garamatza.

Umore handiko elkarrizketa gogoangarriak ditu nobelak eta hilketa kasu interesgarria bezain arriskutsua ikertu beharko dute Alfontso detektibeak eta Miren kazetariak.

 

Lorik egiten ez dutenak NASH. Dolores Redondo. Itzulpena: Miren Arratibel.

Aurkezpen ekitaldia
03.07.2025

Prosa bizi sarkorraz, Dolores Redondok iluntasunean bizirauten ikasi dutenen erru, galera eta erresistentzia isilari buruzko istorioa ehuntzen du. Lorik egiten ez dutenak NASH ez da thriller hutsa: giza arimaren erretratu hunkigarria da, pertsonaia nagusi ongi taxutuekin eta irakurleari gogoan geldituko zaizkion bigarren mailako pertsonaiekin.

Evelyn Hugoren zazpi senarrak. Taylor Jenkins Reid. Itzulpena: Ibai Sarasua.

Aurkezpen ekitaldia
23.06.2025

Maitasunari, atsekabeari, ospeari eta zeure buruarekiko leialtasunari buruzko istorio ederra. 

Zazpi senar, maitasun bakarra... eta dena aldatuko duen egia.

Mitoaren atzean dagoen emakumearen erretratu bikaina, intimoa eta basatia: Evelyn Hugo.

Iñaki bota daue. Kanpazar, 1975. Gerra zikinaren hastapena. Pako Aristi.

Aurkezpen ekitaldia
19.06.2025

Iñaki Etxaberena izan zen, Iñigo Iruinen hitzetan, estatu terrorismoaren belaunaldi berriko lehen hilketa.

Liburu hau ez da atentatu bakar baten argitze saioa. Garai baten kontaketa ere bada. Ikerketa sakona dakar liburuak, gure historiako garai ilun baten kronika paregabea.

Urrezko duna. Miren Agur Meabe. Marrazkiak: Irrimarra

Aurkezpen ekitaldia
16.06.2025

Misterioak gogoko dituzten irakurleentzat. Piratak, abentura, umorea, kondaira...

Mara eta laguntxoen abentura, pirata andre baten kondaira tarteko,
La dune d'or kanpinean.

Reset. Aitziber Etxeberria.

Aurkezpen ekitaldia
12.06.2025

Egile Zarauztarrak mundu berri eta konplexu bat aurkeztearekin batera, kontakizun oso interesgarria sortu du, gizarte «hobeago» batek dituen gabeziak erakutsiz eta etorkizuneko gizarte-ereduei buruz hausnartuz. 

Carmilla. J. Sheridan Le Fanu. Itzultzailea: Maialen Berasategi Catalán

Aurkezpen ekitaldia
03.06.2025

Igela eta Erein argitaletxeok EIZIEk kudeatzen duen Literatura Unibertsala bildumako 191. liburua. 

Beldurrezko kontakizun soil bat baino gehiago, banpiroen mitoaren bilakaera markatu duen lana da Carmilla. Irakurlea harrapatzen duen atmosfera trinko eta zapaltzailea eraikitzen du Le Fanu-k, klasiko hau literatura gotikoa maite dutenentzat ezinbesteko irakurketa bihurtuz. 

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

Proyecto financiado por la Direccion General del Libro, del Comic y de la Lectura, Ministerio de Cultura

Unión Europea