EREIN

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus

Berriak

Termita. Garazi Albizua. Itzulpena: Bego Montorio.

Presentación
2026.06.24

Gaztelaniazko Euskadi Literatura Saria 2025. Errebeldea, gordina, feminista, ausarta... 

Literatur proposamen berritzailea da, egitura eta tonu aldetik ohikotik aldentze dena. Zauriak ireki eta egia deserosoak mahai gainean jartzen dituen irakurketa ahaztezina.

Amamarekin bizi den eta teleoperadore diharduen emakume jada ez hain gazte baten egunerokoa kontatzen du Termitak, lehen pertsonan. Ahots narratibo hori errebeldea eta makarra da, aurretik ezin iragarrizkoa eta ironikoa.

Ganbara. Marlen Haushofer. Itzulpena: Naroa Zubillaga.

Presentación
2026.06.22

Kontakizun honek ez du zaratarik egiten, baina arrastoa uzten du. Intimoa da, hotza da, baina aldi berean zorrotza. Ganbara ez da soilik espazio bat; emakumearen lekua eta haren mugak agerian jartzen ditu, eta ahots propio baten beharra iradokitzen du. Irakurketa pausatua eskatzen du, baina merezi du bertan gelditzea.

Odol-ilargiaren alaba. Kepa Iribar.

Presentación
2026.06.17

Inoiz ahaztuko ez duzun abentura izugarria, Ranjartian izeneko lurraldean. Fantasiazko liburua euskaraz gazteentzat, eta ez hain gazteentzat!

Liv da protagonista, Modron basoan bizi dena. Gau batean ihes egin beharko du etxetik. Nobela ihesaldi horren kontakizuna da. Bidaia horretan ezagutuko ditu laguntasuna, beldurra, ausardia, maitasuna, eta baita bere burua ere. 

Baina, zer gertatuko da Odol-ilargiaren egunean?

Zure arnasa zaintzeko. Nerea Balda Sanjuan.

Presentación
2026.06.09

«Ramiro Pinilla» lehiaketako irabazlea izan da beste behin Nerea Balda eleberri honekin.

Alaba noiz eta nola urrundu zaion asmatu ezinik dabil protagonista. Eta bitartean, nahasmena sortuko dion emakume bat ezagutuko du.

Musikaz eta literaturaz blaituriko kontakizuna da Zure arnasa zaintzeko, zaintzaren gazi-gozoez ari zaiguna.

Ene Jesus. Ramon Saizarbitoria / Ene Jesus. Irudiz irakurria. Joxean Muñoz.

Presentación
2026.06.08

Historiak kontatu ezinetik abiatuta, nobela muturreko, nobela hunkigarri, nobela ahantz ezina idatzi zuen Ramon Saizarbitoriak orain 50 urte.

«Ene Jesus» klasikoa berriz ere irakurleen esku, gaur egungo irakurketa berri baten zain eta nobelari omenaldi eginaz, Joxean Muñoz-ek «Ene Jesus. Irudiz irakurria» liburua sortu du, Saizarbitoriaren nobelaren irakurketa grafiko bat, irudi bidezko hurbilpena. 

Lur arrotzak. Amaia Lasa.

Presentación
2026.06.03

Itsasoaren sakonetik gizartearen zaurietaraino, irakurlea barruraino astinduko duen bidaia poetikoa.

Amaia Lasarena ahots garaikide konprometitua da, irakurle berriak zein poesiazaleak erakartzeko aproposa.

Patriotas y bastardos. Aurora Madaula.

Presentación
2026.06.02

Una lectura imprescindible para cualquier persona interesada en las relaciones entre el nacionalismo y la política internacional y la lucha por la identidad durante los oscuros años de la dictadura franquista.

Madaula nos habla de los sacrificios y las complejidades a las que se enfrentó el pueblo vasco durante los oscuros años de la dictadura franquista.

Chicago. Aitziber Etxeberria.

Presentación
2026.05.29

Iragana, ikerketa, dolua, zientzia...

1975ean gaude. Zientzialaria da Elisa. Ama eta emazte soil izatera mugatzen duen gizarte eta egoera sozial itogarri batetik ihesi, Donostia eta familia utzi eta Chicagora doa.

Ezagutu zintudanean. Enara Garmendia.

Presentación
2026.05.25

Lehenengo nobela erromantikoa euskaraz (Young adult). Junek eta Markelek udaleku batzuetan ezagutuko dute elkar eta erakarpena sentituko dute. Bien arteko harremana azalduko da nobelan zehar. Batzuetan maitasunean, bizitzan bezalaxe, arriskatu beharra dago.

Agerre. Juan Luis Zabala.

Presentación
2026.05.07

Lehen pertsonan kontatutako kontakizun honek familia, kulpa eta oroimenaren arteko korapiloak arakatzen ditu, eguneroko gertakari xume batetik —istripu txiki batetik— abiatuta. 

Elkarren artean gurutzatzen dira aitaren eta alabaren arteko distantziak, iragan politikoa eta gizartearen zauri kolektiboak, eta agerian uzten dituzte pertsonaien barruko ahotsak.

Itzala. Gaixotasun baten kronika. Maixa Zugasti.

Presentación
2026.04.21

Literaturaren indarraz eta bizitzaren zaurgarritasunaz hitz egiten duen obra sakon eta ausarta da, ahaztezina.

Itzalak gaixotasunaren esperientzia gordina eta ederra uztartzen ditu, irakurlea barruraino hunkitzen duen kontakizun intimo batean.

Cerdos y amapolas. Jon Arretxe.

Presentación
2026.04.20

Una novela original, breve y con mucho ritmo, fiel al estilo del autor, que da vida a unos personajes genuinos y singulares: la conseguidora vitoriana Zuriñe Ruiz de Gordoa, el empresario corrupto Gabriel Abrisketa, el siniestro fabricante de chistorras Fermín Bakaikoa…

Erbeste. Juan Garzia Garmendia.

Presentación
2026.04.14

Erbeste nobelak itzulera baten itxurapean barne-bidaia sakon eta hunkigarria eskaintzen du, oroimenaren eta isiluneen artean korapilatua.

Prosa fin eta gogoetatsuarekin, Juan Garziak erakusten du batzuetan etxera itzultzea dela erbesterik sakonena.

Utopiaren belaunaldia. Pepetela. Itzultzailea: Iñigo Roque Eguzkitza.

Presentación
2026.03.27

Ez da nobedade efimero bat, baizik eta fondo-liburutzat geratzeko moduko klasiko garaikidea, irakurle fidelen gomendioz mugitzen dena.

Gaurkotasun betea duen gaia: utopiaren porrota, konpromiso politikoa eta desengainua bezalako gaiak belaunaldi askori hitz egiten diete gaur ere.

Piramide hegalariaren kasua. Abel Amutxategi.

Presentación
2026.03.23

Niko eta amona intergalaktikoa bildumako 2. liburua. 

Umorea eta abentura uztartzen ditu, irakurleak lehen orritik harrapatuta geratzeko moduan. Pertsonaia karismatikoak eta originalak ditu. Amona intergalaktiko bat ez al da nahikoa arrazoi ipuina irakurtzeko? Kapitulu laburrak ditu, umorea, erritmo bizkorra eta irudimena. 

Orígenes del Nacionalismo en Euskal Herria. 1893 - 1923. Xosé Estévez.

Presentación
2026.03.24

«El nacionalismo no surgió de la nada, ni descendió como el maná en el desierto, sino que fue el fruto de un substrato previo de conciencia diferenciada».

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

Unión Europea