
EREIN Argitaletxea
Tolosa etorbidea 107 
 20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
 Tel.: (+34) 943 218 300 
 erein@erein.eus
 www.erein.eus

Blas de Otero - Ángela Figuera Nazioarteko XVII. Poesia Lehiaketaren irabazlea.
Ihesi bizi gara nork jarraitzen digun jakitera ausartu gabe. Liburu honek gelditu eta gibelera begiratzen lagunduko dizu, agian sorpresa bat jasotzeko, agian nonbait daramazun istorio gogorren bat ezagutzeko.

XL-XLI. Bilbao Hiria Ipuin Lehiaketa saridunak.
Liburu bariatua. Hainbat idazle berriren ipuin sarituak. Gaur egungo idazle berrien ipuin aukera fina.
Sarituak.
- 2023: Oihane Fernandez, Isidoro Calvo eta Amaia Iturriotz.
- 2024: Amagoia Mujika, Maitane Perez eta Oskar Azkona.
Miguel de Unamuno XXV. Saria. Bilboko Udala.
Azken urteotan, COVID-19aren pandemiaz geroztik bereziki, ugariak dira, eta oso erabiliak, zenbait hitz eta esapide berri edo berriztatu. Batzuk zuzenean ingelesez emanak dira, besteak, gehienak zeinek bere hizkuntzan moldatu ditu, euskaraz guk: fake news, egia-ostea, konspiranoia, negazionismoa, pandemia/plandemia, terraplanismoa, happycracia…

Atzendura azaleratzen duen kontakizun ausarta: historia ez da isiltzeko, ikasteko eta oroituz sendatzeko da. Autorearen ahots zorrotzak ahanztura kolektiboa astintzen du, biktimen memoriari eta gizartearen duintasunari leku egiteko.

Idazle tolosarrak etxeko markaz janzten du narrazio harrigarri hau ere, ironiaz eta ausardiaz, gogoeta sozial zorrotz eta gupidagabe batekin oreka bilatuan. Irakurlea barrez lehertzera eraman dezakeen bezala, deserosotasun eta tristura ere pizten ditu.

Eleberri honek begirada sakona eskaintzen die indarkeriaren zauri oraindik irekiei, baina baita oroimenari, familiari eta Euskal Herriko historia hurbilean emakumeak izan duen paperari ere.

Niko eta amona intergalaktikoa bildumako lehenengo liburua. Abentura, umorea eta misterioa. Bi pertsonaia gogoangarriak, bikote interesgarria.
Irakurleek jarraitu nahiko dituzte haien abenturak unibertsoan zehar.

Espainiako Gerra Zibilak eragindako suntsipenaren lekuko izan zen Kateriñe Letamendi tolosarra. Tropa frankisten bonbetatik eta mehatxuetatik ihes egin behar izan zuen. Kaosaren erdian, egunerokoa izan zuen babesleku; sufrimenduz eta oroitzapenez betetako bitakora bat.

Los cineastas que hemos reunido en este libro pertenecen a distintas generaciones pero, sin embargo, comparten una misma praxis, una forma de hacer cine. El presente texto recoge el testimonio de estos últimos artesanos vascos, revelando la naturaleza del oficio del arte popular por excelencia del siglo XX.

Erdi ataundar erdi orexar idazle gaztearen lehenengo nobelak polizia-eleberri klasikora garamatza.
Umore handiko elkarrizketa gogoangarriak ditu nobelak eta hilketa kasu interesgarria bezain arriskutsua ikertu beharko dute Alfontso detektibeak eta Miren kazetariak.

Prosa bizi sarkorraz, Dolores Redondok iluntasunean bizirauten ikasi dutenen erru, galera eta erresistentzia isilari buruzko istorioa ehuntzen du. Lorik egiten ez dutenak NASH ez da thriller hutsa: giza arimaren erretratu hunkigarria da, pertsonaia nagusi ongi taxutuekin eta irakurleari gogoan geldituko zaizkion bigarren mailako pertsonaiekin.

Maitasunari, atsekabeari, ospeari eta zeure buruarekiko leialtasunari buruzko istorio ederra.
Zazpi senar, maitasun bakarra... eta dena aldatuko duen egia.
Mitoaren atzean dagoen emakumearen erretratu bikaina, intimoa eta basatia: Evelyn Hugo.

Iñaki Etxaberena izan zen, Iñigo Iruinen hitzetan, estatu terrorismoaren belaunaldi berriko lehen hilketa.
Liburu hau ez da atentatu bakar baten argitze saioa. Garai baten kontaketa ere bada. Ikerketa sakona dakar liburuak, gure historiako garai ilun baten kronika paregabea.

Misterioak gogoko dituzten irakurleentzat. Piratak, abentura, umorea, kondaira...
Mara eta laguntxoen abentura, pirata andre baten kondaira tarteko,
La dune d'or kanpinean.

Egile Zarauztarrak mundu berri eta konplexu bat aurkeztearekin batera, kontakizun oso interesgarria sortu du, gizarte «hobeago» batek dituen gabeziak erakutsiz eta etorkizuneko gizarte-ereduei buruz hausnartuz.

Igela eta Erein argitaletxeok EIZIEk kudeatzen duen Literatura Unibertsala bildumako 191. liburua.
Beldurrezko kontakizun soil bat baino gehiago, banpiroen mitoaren bilakaera markatu duen lana da Carmilla. Irakurlea harrapatzen duen atmosfera trinko eta zapaltzailea eraikitzen du Le Fanu-k, klasiko hau literatura gotikoa maite dutenentzat ezinbesteko irakurketa bihurtuz.
					Tolosa etorbidea 107.
					20018 DONOSTIA
					Tfno.: (+34) 943 218 300
					Fax: (+34) 943 218 311
				
Proyecto financiado por la Direccion General del Libro, del Comic y de la Lectura, Ministerio de Cultura