EREIN

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus

Agotak Berdintasunaren alde borrokalari

Agotak

Talde lana

Bilduma: Saiopaperak-Pentsamen.Gizartea, 39

Formatua: 170 x 240 mm

Orrialdeak: 256

Koadernaketa: Paper-azala

Erabilgarritasuna: Erabilgarria

Argitalpen data: 2024-02-20

ISBN-a: 978-84-9109-667-2

Materia: Helduentzako literatura

Imprimir

ZATI BAT IRAKURRI

PDF formatuan

DESKARGAK

9788491096672

EROSKETA AUKERAK

Paperezko edizioa Laguntza

19,00 €

Bidalketa gastuak ez daude barne

itxi

Bidalketa gastuak

  • Euskal Herria + Penintsula (Portugal kanpo): 4,50 € (95 €-tik gorako erosketak, bidalketa gastuak dohainik).
  • Balear eta Kanariar Uharteak, Ceuta, Melilla eta munduko gainerako lurraldeak: Erein argitaletxearekin harremanetan jarri erein@erein.eus, helbide elektronikoan edo bezeroaren arretarako telefonoan +34 943 21 83 00.
itxi

Paperezko edizioa

Paperezko edizioaren erosketa.

Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.

itxi

Edizio digitala

Argitalpen digitalaren erosketa (liburu elektronikoa edo eBook)

Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.

Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.

Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.

Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:

  • Apple irakurgailu guztiekin (iPhone, iPad eta iPod touch).
  • Google-eko Android sistema operatiboa duten irakurgailuekin (esaterako, Samsung Galaxy S II edo Samsung Galaxy Tab).
  • Adobe DRMarekin bateragarri, eta baita ere, eReaders bezala ezagunak diren, tinta elektronikoko irakurgailu guztiekin. Adibidez, Sony, Grammata, Movistar BQ, Kobo, leqtor, Nook... etxekoak.

Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.

Agoten historia antropologiaren ikuspegitik azaldu izan da, gehienbat, kontuan hartu gabe mendeetan zehar jasan zituzten politiken eraginak. 
XVI. mendean, Leon X.a aita santua eta Karlos V.a enperadorea haien alde jarri ziren Espainiaren eta Frantziaren artean izandako istiluetan, baina ondoren ahaztu egin zituzten.
XVII. mendean, Frantziako Luis XIV.a Eguzki Erregeak ere adierazpen hau egin zuen: «[…] Badira biztanle batzuk nolabait esklabo bezala tratatuak, lanbide batzuei lotuak, […] beste gizakumeen salerosketatik bananduak, [eta] christians, agot, kagot eta kapot izenez ezagutzen direnak, jakin gabe zergatik bereizten diren horrela, gure erreinuko legeen aurka […]». Baina hitzak hitz, ez zuen konpondu agoten aurkako gogorkeriarik.
XIX. mendean, Nafarroako Gorteetako 1817ko Legeak honela zioen: «[…] Gure Erreinuan badira, asko ez badira ere, Agot deitzen dieten jende batzuk. […] Ustekizunek eta tradizio baldarrek eragin dute orain arte jasan duten mespretxua. […] Eta esan ere esan daiteke harreman sozial eta zibiletatik ere baztertuak izan direla. Baina guk ez deritzogu zuzena. […] Agotak Nafarrak dira, besteak bezala». Hala ere, ez zen konpondu Agoten giza egoera. 
Idazlan honetan, ordea, Erroma, Frantzia, Ingalaterra eta Alemania aldeetako politikarien nazioarteko handinahikeria zapaltzaileen aurka egin ziren herri aldarrikapenen artean jartzen dira Agotak «berdintasun eskubidearen» alde hartutako jokabideak.

Egileak

Josu Legarreta Bilbao

Josu Legarreta Bilbao

Josu Legarreta Bilbao (1948)
Filosofian lizentziatua, Valentziako Unibertsitatean. Eusko Jaurlaritzan kargu hauek izan ditu: Kultura eta Turismo Saileko Euskararen Sustapenerako zuzendaria (1985); Diaspora eta Garapen Lankidetzarako zuzendaria (1991); Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako zuzendaria (1999-2009). Haren zuzendaritzapean argitaratu ziren Urazandi bilduma (29 tomo) eta Derechos de los Pueblos Indígenas (1998). Liburu hauen egilea da: Desde el futuro – Nacionalismo es más democracia (2004); Sentimientos compartidos (2011); Udazkenean aske (2015), eta La Cooperación Vasca al Desarrollo (2016). Eta egilekide beste hauetan: Un nuevo 31: ideología y estrategia del Gobierno de Euzkadi durante la Segunda Guerra Mundial a través de la correspondencia de José Antonio Aguirre y Manuel Irujo (2007); País Vasco, ¿un nuevo Estado? (2013); Somos Vascos-Argentinos (2016); Adiós, Madre Patria (2017) eta Euskal-Echea, Proyecto Educativo de Emigrantes vascos (2022).

Informazio gehiago

Xabier Santxotena Asúa

Xabier Santxotena Asúa

Xabier Santxotena Alsúa (1946)
Sukaldari, eskultore eta olerkari. Hiru museo sortu ditu Teresa Lafraguarekin: Gorrienea Etxe Museoa eta Santxotena Parke Museoa (biak Bozaten, Nafarroan), eta Santxotena Tailer Museoa (Artziniegan, Araban). Gorrienea Etxe Museoak historia, artea, tradizioa eta etnografia hartzen ditu barnean; Santxotena Parke-Museoan arteak naturarekin bat egiten du (Euskal Herriko mitologia). Museoetan ikusgai daude haren eskulturagintzako obrarik gehientsuenak; 1969an hasi zen eskulturak egiten, eta Jorge Oteiza izan zuen irakasle eta gainbegirale. El Universo Santxotena 1970-2003 liburuan biltzen ditu denbora horretan egindako lanak. Bere artelan batzuk nazioarteko erakunde garrantzitsuetan daude: Vatikanoan, El Salvadorreko UCA Unibertsitatean, Bogotan eta Genevan.

Informazio gehiago

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

EREIN atxikita dago

dilve  Euskara eta euskal kultura interneten

Jarrai iezaguzu