EREIN

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus

Berriak

Utopiaren belaunaldia. Pepetela. Itzultzailea: Iñigo Roque Eguzkitza.

Aurkezpen ekitaldia
2026.03.27

Ez da nobedade efimero bat, baizik eta fondo-liburutzat geratzeko moduko klasiko garaikidea, irakurle fidelen gomendioz mugitzen dena.

Gaurkotasun betea duen gaia: utopiaren porrota, konpromiso politikoa eta desengainua bezalako gaiak belaunaldi askori hitz egiten diete gaur ere.

Piramide hegalariaren kasua. Abel Amutxategi.

Aurkezpen ekitaldia
2026.03.23

Niko eta amona intergalaktikoa bildumako 2. liburua. 

Umorea eta abentura uztartzen ditu, irakurleak lehen orritik harrapatuta geratzeko moduan. Pertsonaia karismatikoak eta originalak ditu. Amona intergalaktiko bat ez al da nahikoa arrazoi ipuina irakurtzeko? Kapitulu laburrak ditu, umorea, erritmo bizkorra eta irudimena. 

Orígenes del Nacionalismo en Euskal Herria. 1893 - 1923. Xosé Estévez.

Aurkezpen ekitaldia
2026.03.24

«El nacionalismo no surgió de la nada, ni descendió como el maná en el desierto, sino que fue el fruto de un substrato previo de conciencia diferenciada».

Udaburua. Jon Etxebarria «Txontxe».

Aurkezpen ekitaldia
2026.03.16

Euskal mitologiaren bihotzetik sortutako ipuina, sua, adiskidetasuna eta ausardia hitz berean batzen dituena.Tradizio zaharrak eta irudimen garaikidea uztartzen dituen kontakizuna, irakurlea gau magiko baten erdira eramango duena.

Terraza debekatua. Fatima Mernissi. Itzulpena: Edurne Lazkano Ibarbia

Aurkezpen ekitaldia
2025.12.02

Literatura Unibertsala bildumako 192. liburua.

Memoria, umorea eta zorroztasuna uztartuz, Mernissik harreman sare konplexu eta goxo bat ehuntzen du, non emakumeek –mugak eta arauak hausteko estrategiak asmatu bitartean– indarra eta elkartasuna aurkitzen duten. Kontakizun laburrez osatutako kontakizun honek, eguneroko xehetasun txikietan oinarrituta, musulman herri baten tradizioaren barrunbeak modu argigarriz zabaltzen ditu, eta, irakurlea lekuko, desira, irudimena eta adorea bihurtzen dira itxialdiaren benetako kontrapisu. Literatura unibertsal bihurtu den istorio baten aurrean gaude: askatasunaren bila hazten ari den ahots baten jaiotza.

Anna Kopek eta ezpata bikingoa / Anna Kopek y la espada vikinga. Haritz Larrageta.

Aurkezpen ekitaldia
2025.12.01

Ilustrazioak: Marko / Maëla.

Euskaraz eta gaztelaniaz argitaratua. Anna Kopek-en bosgarren istorioa eta bilduma ixten duena. Iruñean kokatua! 

Ahotsak / Voces. Toti Martínez de Lezea.

Aurkezpen ekitaldia
2025.12.28

AHOTSAK, hamabost narrazio labur, istorioak kontatzeko hamabost modu ezberdin, meditatzera, sentitzera, barre egitera garamatzatenak, Toti Martínez de Lezearen maistratasun literarioari esker, eta, beste behin ere, bere errealitate eta fantasiazko mundu berezian murgiltzen gaituztenak. Hor gozatzen dute gehiena bere irakurleek.

Espekulazioak. Arrate Egaña.

Aurkezpen ekitaldia
2025.11.26

Zazpi kontakizunek osatzen dute Espekulazioak. Arrate Egañak, bere estilo garbi, arin eta zuzenez, eta irudimena bidelagun, ipuin-sorta bitxia bezain erakargarria aurkeztu digu. Ohiko bere fikzioa koska bat gehiago estutu du oraingoan.

Txerriak eta loreak. Jon Arretxe.

Aurkezpen ekitaldia
2025.11.25

Azken urteotan Touréren sagan zentratuta egon ondoren, guztiz bestelako nobela beltza dakarkigu oraingo honetan Jon Arretxek. Hiri handietako lunpen guneak alde batera utzita, egileak fabulatu duen trama berria bera bizi izandako hiru herrietan garatuko da: Basaurin, Gasteizen eta Arbizun.

Erleen azken ziztada. Kepa Iribar.

Aurkezpen ekitaldia
2025.11.12

Idazle getariarrak narrazio bizi eta zirraragarria eskaintzen digu, suspensearen hariari etengabe tiraka, iragana eta oraina elkarrizketan jarriz. Eleberriak, istorio pertsonalen bidez, gure gizarteko itzalak agerian uzten ditu: ultraeskuinaren gorakada, emigrazioaren tragedia, boterearen gehiegikeriak, beldurraren logikak eta elkartasunaren indarra. Irakurlea harrapatzen duen nobela da, azken orrira arte ezkutuko erle horien ziztada sentiarazten duen horietakoa.

Oraire. Nerea Loiola Pikaza.

Aurkezpen ekitaldia
2025.11.10

Aukeratu zure abentura + ihes liburua. Eskapu liburuak bildumako 4. abentura.

Misterioak, arriskuak eta abenturak aurkituko dituzu. Erabakiak hartu beharko dituzu eta enigmak ebatzi. Zure adimena eta abileziak erabili beharko dituzu. Erabaki txar batek hondamendia eragin lezake… eta heriotza ere bai!

Euri beroak. Iban Garro Alzuri.

Aurkezpen ekitaldia
2025.10.28

Blas de Otero - Ángela Figuera Nazioarteko XVII. Poesia Lehiaketaren irabazlea. 

Ihesi bizi gara nork jarraitzen digun jakitera ausartu gabe. Liburu honek gelditu eta gibelera begiratzen lagunduko dizu, agian sorpresa bat jasotzeko, agian nonbait daramazun istorio gogorren bat ezagutzeko.

2023ko-2024ko Gabriel Aresti Sariak. XL-XLI. Bilbao Hiria Ipuin Lehiaketa.

Aurkezpen ekitaldia
2025.10.17

XL-XLI. Bilbao Hiria Ipuin Lehiaketa saridunak.

Liburu bariatua. Hainbat idazle berriren ipuin sarituak. Gaur egungo idazle berrien ipuin aukera fina.

Sarituak.

    - 2023: Oihane Fernandez, Isidoro Calvo eta Amaia Iturriotz.

    - 2024: Amagoia Mujika, Maitane Perez eta Oskar Azkona.

Emognosia. Mitxelko Uranga.

Aurkezpen ekitaldia
2025.10.13

Miguel de Unamuno XXV. Saria. Bilboko Udala.

Azken urteotan, COVID-19aren pandemiaz geroztik bereziki, ugariak dira, eta oso erabiliak, zenbait hitz eta esapide berri edo berriztatu. Batzuk zuzenean ingelesez emanak dira, besteak, gehienak zeinek bere hizkuntzan moldatu ditu, euskaraz guk: fake news, egia-ostea, konspiranoia, negazionismoa, pandemia/plandemia, terraplanismoa, happycracia… 

Panfleto bat atzenduraren kontra. Pello Salaburu.

Aurkezpen ekitaldia
2025.10.07

Atzendura azaleratzen duen kontakizun ausarta: historia ez da isiltzeko, ikasteko eta oroituz sendatzeko da. Autorearen ahots zorrotzak ahanztura kolektiboa astintzen du, biktimen memoriari eta gizartearen duintasunari leku egiteko.

Düsseldorf-eko txibatoa. Karlos Linazasoro.

Aurkezpen ekitaldia
2025.10.03

Idazle tolosarrak etxeko markaz janzten du narrazio harrigarri hau ere, ironiaz eta ausardiaz, gogoeta sozial zorrotz eta gupidagabe batekin oreka bilatuan. Irakurlea barrez lehertzera eraman dezakeen bezala, deserosotasun eta tristura ere pizten ditu. 

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

Liburuaren, Komikiaren eta Irakurketaren Zuzendaritza Nagusiak finantzatutako proiektua, Kultura Ministerioa

Unión Europea