EREIN

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus

Noticias

Zebrak eta bideak. Nerea Loiola Pikaza.

05.11.2024

Sei ipuinez osatua da Nerea Loiolaren bigarren narrazio bilduma hau. Ipuin hauetako pertsonaiek aurrera egin beharko dute bizitzak ezarritako bidegurutzetan; ezezagunera urratsak egin, emakumea eta animalia itzal-errebelazio binomioaren zokorik ezkutuenetan elkartzen diren lekuetara. Geldirik egotea ez da aukera bat.

Murmur. Ane Labaka Mayoz eta Raquel Samitier.

30.10.2024

XVIII. Peru Abarka Album lehiaketaren irabazlea.

Istorio poetiko honek ama alaben elkarrizketa batetik abiatuta memoriak gordetakoak atera nahi ditu urpetik.
 

Egunen akabera. Garazi Albizua.

28.10.2024

Emakumearen aurkako indarkeria matxista gorpuztu du Garazi Albizuak istorio honen bitartez. Familia dinamikak ezinbestean lohitzen du etxea, eta inguru guztia. 

Gau Beltza. Oriar jauregiko misterioa. Eneko Garmendia, Mari Ángeles Garrancho eta Nagore Sanchez. Ilustrazioak: Amaia Torres.

21.10.2024

Gau Beltzean girotuta dago istorioa. Misterioa, abentura, lagunak...

Lehen aldia da Legorretan Gau Beltza ospatzen dela. Jare, Maren, Lier eta Aner gazteak gogotsu daude. Gau zirraragarria izango da, baina ez haiek imajinatu bezalakoa: Oriar Jauregi zaharrean giltzapetu ditu norbaitek! Jauregitik atera ahal izateko, hainbat proba gainditu beharko dituzte. Onik aterako al dira lau lagunak?

Lumbier, 1990: El llanto de la Foz. Pako Aristi.

15.10.2024

Este libro es el resultado de una profunda pesquisa. El equipo de investigadores ha entrevistado a nuevos testigos, ha analizado el sumario, así como la hemeroteca de la época y ha llegado a conclusiones esclarecedoras, madurando un nuevo relato, preciso y verosímil. Es la crónica de esa investigación criminal, escrita en el estilo dinámico de un reportaje y que se lee como una novela.

Euri gorriaren azpian. Asier Serrano.

08.10.2024

Asier Serranok estilo xehea du, argia, herdoiltzen ez dena. Poesiak zeharkatzen du kontakizuna, narrazio ezin bikainagoa eskaintzeko irakurleari. Istorio bortitza da, lohitsua, baina dena du ederretik. Asier Serranoren unibertsoaren ataria da Euri gorriaren azpian; nobela honek sortzen duen liluraren aurrean ezin dira begiak itxi.

Quiero ver. Jokin Muñoz.

17.09.2024

Ante el dogma, ante la disyuntiva del morir o matar, existen dos opciones: cerrar los ojos y seguir sintiendo el calor del grupo; o abrirlos y contemplar la fría intemperie. 

Denboraren zubia. Iñaki Iturain.

06.09.2024

Orizarreko herritarrei ia oharkabean iritsi zitzaien gerra. Gerrak bota zuen zubia, eta gero, presoek berreraiki, errioaren bi aldeak berriro lotzeko. Orduan bi aldeak bezala,
lotu ditu orain zubiaren denborak bi aldiak.

Memoriaren giltza. Ramon Olasagasti.

08.07.2024

Indio eta Tania sarri ibiltzen dira Ezkaba mendiko baso, bidezidor eta hegietan, zer suma, zokomiran. Arratsalde batean ikusitakoak, ordea, asaldatuta utzi ditu erabat. Zer dira eskeleto horiek? Zer da gizon-emakume horiek hezurren artetik atera duten botila hori? Ondoko egunetan, beste aurkikuntza garrantzitsu bat egingo dute Zubixarreko siman: giltzatzar herdoildu bat.

Mañas de Lagarto. 10ª entrega de la Saga Touré. Jon Arretxe.

06.05.2024

Arretxe vuelve a presentarnos una obra con una fuerte carga social, en la que denuncia con rigor los excesos de los poderosos y la situación de los excluidos. No obstante, en Mañas de Lagarto el lector encontrará grandes dosis de ese humor tan propio del escritor basauritarra, negro y surrealista. 

Gorriren autobiografia: nobela bat olerki lerrotan. Anne Carson. Joxe Mari Berasategi.

20.06.2024

Literatura Unibertsala bildumako 189. liburua. EIZIE, Eusko Jaurlaritza, Erein eta Igela argitaletxeen eskutik.

Reconocimiento a Toti Martínez de Lezea por los 350.000 ejemplares vendidos y presentación de «Nur y el viaje a África».

28.06.2024

Coincidiendo con la presentación del libro «Nur y el viaje a África» de Toti Martínez de Lezea, hemos celebrado la venta de 350.000 ejemplares.

Colección que ha tenido una gran aceptación entre los lectores de 8 a 14 años.  

Uztapide eta Xalbador. Bi adiskide mugaz gaindi. Pako Aristi.

05.06.2024

Euskal Herriak eman dituen bertsolaririk handienetakoak, euskal kulturaren erraldoi bilakatu dira. Bien tartean muga bat egon arren, eta bi euskalkitan kantatu arren, elkar osatu zuten hogeita hamar urtez iraun zuen adiskidantza baten bitartez.

Putzua. Goiatz Labandibar.

29.04.2024

Laurek hilekoarekin bizitzen ikasiko du, baita hilekoari buruz hitz egiten eta are, ospatzen ere.

Hilekoa lehen aldiz etorri zaion neska baten istorioa baino gehiago da Putzua. Ahizpasunari eta laguntasunari buruzko istorio bat ere bada Putzua, besteak beste.

Natura Zientziak DBH 1 eta DBH 2. Luis Carlos Zaballos eta Carlos García.

26.04.2024

Bi liburu berri hauekin, DBHko etapa osorako zientzietako material guztia LOMLOEra egokitua eskaintzen dizuegu, hemengo errealitatetik eta hemen sortuak. 

Munduari begiratzeko eta ari buruz pentsatzeko modu bat.

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

EREIN está adherido a

dilve  Euskara eta euskal kultura interneten

Síguenos en